Eugenio Imatz

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:25, 24 urtarrila 2016
Eugenio Imatz
Datu pertsonalak
Izen osoa Eugenio Imatz Etxeberria
Jaio 1900eko ekainaren 14a
Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1951
Veracruz (Mexiko)
Bikotekidea(k) Hilde Janhnke

Eugenio Imatz Etxeberria (Donostia, 1900eko ekainaren 14a - Mexiko, 1951ko urtarrilaren 8a) filosofo eta itzultzaile errepublikazalea izan zen. Veracruzen, Mexikon, 1951n bere buruaz beste egin zuen.

Fitxategi:Eugenio Imaz in Mexico.jpg
Eugenio Imatz.

Biografia

Eugenio Imatz Etxeberria Donostiako Alde Zaharrean jaio zen (Juan Bilbao kalean). Bere haurtzaroa nahiko ezezaguna da. Seme postumoa izan zen, bere aita jaio baino hilabete batzuk lehenago hil baitzen, eta familia umilekoa: zortzi seme-alaba baitziren. Lehenengo ikasketak udal eskoletan egin zituen eta, ondoren, lehen hezkuntza Sacre Coeur ikastetxean bukatu zuen. 1914an Udalak Zuzenbideko unibertsitate ikasketak Madrilen (Espainia) bukatzeko beka bat eman zion. Urte horietan Juan Zaragueta irakaslea ezagutu zuen eta honek Xabier Zubirirekin batera Lovainako Unibertsitatera joateko aholkua eman zion.

1918tik 1920ra arte Lovainan (Belgika) Filosofia eta Zuzenbide Politiko Konparatua ikasi zuen. Madrilera itzuliz Zuzenbideko hirugarren kurtsoa bukatu zuen. 1921ean osasun arazo larri bat pairatu zuen: krisialdi erlijiosoak eta psikologikoak ikasketak uztera behar zuen. Osasuna errekuperatzeko asmoz Astigarragan zegoen familiako baserrira joan zen. 1922an, osasuna berreskuratuta, ikasketekin jarraitu zuen. Zuzenbidea 1924an bukatu zuen; handik aurrera jakintza arlo horrekin erabat bukatu zuen Filosofian buru-belarri murgiltzeko.

Donostiako Udalaren beste beka bati esker eta Xabier Zubirirekin batera, Alemaniara joan zen. Han Hilde Janhnke ezagutu zuen eta 1932an berarekin ezkondu zen. Alemaniako giroa itogarria zela, Madrilera joatea delibertau zuten. Dagoeneko Revista de Occidente aldizkarirako itzulpen lan batzuk egina zituen. Espainiako hiriburuan José Bergamín idazle katolikoa ezagutu zuen, urte luzetan iraungo duen kolaborazioari hasiera emanez. 1933an Cruz y Raya aldizkaria agertu zen eta Imatz bere idazkari moduran aritu zen; aldi berean, Ediciones del Árbol-Cruz y Rayaren argitalpenen arduraduna izatera pasatu zen. alemanetik egindako itzulpenekin jarraitu zuen une hartako izen handien lanak gazteleratzen: Carl Gustav Jung, Jacob Burckhandt, etab.

1936an Imatz kolpisten aurka jarri zen eta, ondorioz, Zaragueta eta Zubirirekin harremanak eten egin zituen. Manifestu desberdinak sinatu zituen eta urte horren irailean Suitzan ospatutako Intelektualen Nazioarteko Batzarrean parte hartu zuen. Hurrengo urtean Idazle Antifaxisten Bigarren Nazioarteko Batzarrean parte hartu zuen. Uda horretan bere emaztearekin eta lehenengo semearekin Parisera joan zen non Espainiako Enbaxadaren Emigrazio Departamentuan lan egin zuen. 1939an Junta de Cultura Española zelakoa sortu zen eta Imatz instituzio horren idazkaria izango da. Junta horretan beste euskaldun bat zegoen, Juan Larrea, eta baita José Bergamín ere, urteen poderioz hiltzera Euskal Herrira joan zen idazlea.

Urte horren uztailean familiarekin batera Mexikora joan zen. DFn Academia Hispano-Mexicana lehendabizi eta gero El Colegio de Méxicon eta Universidad Nacional Autonoma de Méxicon aritu zen irakasle, azken horretan Filosofiako Katedradun moduan. 1949an JCE erakundeak aldizkari berri bat sortu zuen Mexikon, España Peregrina. Han, Imatzek Larrearekin batera idatzi zuen; gainera, idazkaria ere izan zen. Halaber, Bergaminekin batera, Editorial Senecan lan egin zuen. 1941ean Fondo de Cultura Económica argitaletxearekin hasi zen kolaboratzen eta bertako Departamendu Teknikoan jarraitu zuen lanean bere heriotza gertatu arte. 1946an Venezuelara joan zen, Caracasko Universidad Central delakoan lan egiteko. 1948an berriro ere Mexikora eta FCE argitaletxera itzuli zen. Poliki-poliki filosofo donostiarra depresioan joan zen erortzen eta, azkenik, 1951. urtean, Veracruzko hotel batean bere buruaz beste egin zuen.

Lanak

Fitxategi:Works of the philosopher Eugenio Imaz.jpg
Eugenio Imatzen Obra osoa.

Eugenio Imatzen lanak bi ataletan sailka ditzakegu:

  • Pentsalari handien itzulpenak, bereziki Wilhelm Dilthey filosofoarenak.
  • Pentsamendu eta politikari buruzko artikuluak, gero liburu moduan agertu zirenak.

Bigarren ataleko lanak Jose Angel Ascunce irakasleak hiru tomotan bildu zituen:

Eugenio Imatzen lan guztiak: El Colegio de México delakoak bere lan guztiak bi liburukitan argitaratzen ari da:

Kanpoko loturak