Europako Hiriburu Berde saria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea 2012. urtean

Europako Hiriburu Berde saria Europako Batzordeak ingurumenaren eta bizi-kalitatearen alorretan estandar altuak betetzen dituzten hirien lanaren errekonozimendua egiteko urtero esleitzen duen saria da.

Ideia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Hiriburu Berdearen saria ingurumen-estandar altuak ezartzen eta erdiesten ibilbide ezaguna duen hiriburu europar bati eskaintzen zaio urtero. Sariaren helburua hirien artean ingurumen alorreko praktika onak sustatzea da. Sariketa honetan Europar Batasuneko kide diren 27 Estatuetako eta Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetako hiriek har dezakete parte.

Irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010 eta 2011 urteetako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

35 hiri aurkeztu ziren 2010 eta 2011 urteetan Europako Hiriburu Berde izateko. 2009ko otsailean, epaimahaiak Stockholm eta Hamburg izendatu zituen garaile. Gainerako finalistak Amsterdam, Bristol, Kopenhage, Münster, Friburgo, eta Oslo izan ziren.

2012 eta 2013 urteetako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 hiri aurkeztu ziren 2012 eta 2013 urteetan Europako Hiriburu Berde izateko. 2010eko urrian, epaimahaiak Gasteiz eta Nantes izendatu zituen garaile. Gainerako finalistak Malmö, Bartzelona, Reykjavik eta Nuremberg izan ziren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]