Ezka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezka ibaia, Burgitik igarotzerakoan.

Ezka[1] Nafarroako ipar-ekialdean dabilen ibaia da, iparraldetik datozen Uztarroze, Belagua eta Belabarze ibaiek bat eginda Izaban sortu eta Aragoien urak isuritzen dituena.

Eduki-taula

Ibaiadarrak [aldatu]

Ekialdetik Urralegi erreka Urzainkitik pasatzean eta, Erronkari herria igarota, Gardetik datorren Gardalar jasotzen ditu.

Mendebaldetik, Burgira iritsi baino lehen Biniés erreka jasotzen du.

Ibilbidea [aldatu]

Erronkaribarren Izaba, Urzainki, Erronkari eta Burgi zeharkatzen ditu iparraldetik hegoaldera.

Zaragozako probintzian sartzean, Salbaterra Ezka eta Zigozetik igarotzen da Esako urtegira iritsi baino lehen.

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

]]