Urzainki
- Artikulu hau Erronkariko herriari buruzkoa da; historialaria gaitzat duena beste hau da: Tomás Urzainki
|
Urzainki |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Urzainqui <> Urzainki | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Erronkariko ibarra |
|
| Alkatea | José María Baines Conget (GIU) |
|
| Herritarra | urzainkiar | |
| Koordenatuak | 42°49′58″N 0°56′40″W / 42.83278°N 0.94444°WKoordenatuak: 42°49′58″N 0°56′40″W / 42.83278°N 0.94444°W | |
|
[[Fitxategi:|300px]] |
||
| Eremua | 20,7 km2 | |
| Garaiera | 728 m | |
| Distantzia | 93 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31416 |
|
| Biztanleria | 95 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 4,59 bizt./km² | |
| http://www.urzainqui.org/ | ||
Urzainki[1] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Erronkariko ibar osoan biztanle gutxien dituena gaur egun.
Izan ere, Zangozako merindadeko herri honek 95 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, eta Nafarroako hiriburutik 93 kilometrora dago.
Ezka-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Urzainkin eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Herria Nafarroa ekialdean kokatzen da, NA-137 errepidea Burgi-Izaba norabidean jarraituta. Herria batez beste, 728 metroko altueran dago. Urzainkiko auzoak honako hauek dira besteak beste: Urrutea, Iragoisne, Iruartea, Iribarrena eta Ingruñea.
Urzainkik Izabarekin egiten du muga iparraldean, Garderekin ekialdean, Bidankozerekin mendebaldean eta Erronkarirekin hegoaldean.
Klima eta natura [aldatu]
Urzainki udalerriaren gehiena mediterraneo mendialdeko klimaren menpe dago. Gunerik altuenetan eta ipar eta ipar-mendebaldera begirako guneetan, berriz, klima atlantiarra nagusitzen da. Itsasoaren mailatik dagoen altueraren arabera, urteko batez besteko prezipitazioa 1.000 eta 1.400mm bitartekoa da, eta tenperatura 10º eta 6 °C bitartekoa. Urteroko egun euritsuak 100-140 inguru izaten dira.
Landarediari dagokionez, udalerriaren ipar-mendebaldean haritzak eta pagoak ageri dira (Arrigorrietako mendizerra), eta basa pinuak Koroako mendizerran. Jatorrizko landaredia eta basoak nahikoa urritu dira, gizakiak eginiko zuhaitz mozketen ondorioz.
Estazio meteorologikoa [aldatu]
Urzainkin, itsasoaren mailatik 722 metrora, Nafarroako gobernuak 1982an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Historia [aldatu]
Erronkariko gainontzeko hiribilduek bezala, Urzainkik ere urteroko petxa edo zerga ordaintzen zion Nafarroako erregeari. 1412an herritarrek kaparetasun unibertsala lortu eta ordainketa horien derrigortasunetik askatzea eskuratu zuten. XIV. mendetik aurrera, biztanleria asko hazi zen, abeltzaintzaren garapena zela eta. 1802an Ezka ibaiaren gainean, zubi bat zegoen udalerriko bi auzoak elkartzen zituena, eta horrez gain, Urzainkik irina ekoizteko errota zeukan.
Erregeordeak izendaturiko alkateak eta herritarrek aukeraturiko erregidoreek zuzentzen zuten udala. XIX. mendearen erdialdean, herriak bi mila errealdun eskola zeukan. 1846an Erronkari ibarra antolakuntza administratibo moduan desegin zenean, Urzainki udalerri independente bihurtu zen.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 339 | 326 | 339 | 352 | 342 | 299 | 251 | 239 | 137 | 150 | 120 | 103 | 104 |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Urzainkin.
Ondarea [aldatu]
- Toursko San Martin eliza
- Urzainki dorrea
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
- Uztarroze - Izaba - Urzainki - Erronkari - Garde - Burgi - Esa - Xabier - Zangoza - Ledea - Irunberri - Nardoze - Ibargoiti - Elo - Noain - Cordobilla eta Iruñea
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Urzainkin, ez zelako inongo talderik aurkeztu[3]. Ondorioz 2008ko maiatzaren 16an José María Baines Conget alkate izendatu zuten, kudeaketa batzordearen izenean.
2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Grupo Independiente de Urzainqui (GIU); José María Bainesek alkate segitu zuen eta beste bi zerrendakide zinegotzi bihurtu ziren[4].
Udaletxea [aldatu]
- HELBIDEA: Iriartea Kalea, 2
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2008 | ||
| 2008-2011 | José María Baines Conget | Kudeaketa batzordea |
| 2011-2015 | José María Baines Conget | GIU |
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Urzainkiko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Urzainkiri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia NA-137 errepidetik, Google Street View-n.
| Erronkaribarko herriak | ||
|---|---|---|
|
Bidankoze • Burgi • Erronkari • Garde • Izaba • Urzainki • Uztarroze |
||