Football Club Internazionale Milano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:11, 26 uztaila 2016
F.C. Internazionale Milano
Ezizena(k)Nerazzurri ("urdin-beltzak")
Il Biscione ("suge handia")
Sorrera1908
Futbol zelaiaStadio Giuseppe Meazza
edukiera: 82.955 lagun
inaugurazioa: 1926
PresidenteaIndonesia Erick Thohir
EntrenatzaileaItalia Roberto Mancini
LigaSerie A
2015-164.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1930an Juventus FC-ren aurkako partida.
1965eko Kontinente arteko Futbol Kopa irabazi zuen taldea.
2006ko Italiako kopako garaipena ospatzen.
AC Milanen aurkako derbia, 2009an.

FC Internazionale Milano, ezagunagoa Inter laburdurarekin, (izen osoa Football Club Internazionale Milano SpA) Milango futbol taldea da, Italiako Serie A ligan jokatzen duena. Italian Liga eta Kopa ugari irabazteaz gain hiru aldiz lortu ditu Europako eta Kontinente arteko Kopak, azkena 2010an. Liga sortu zenetik denboraldi guztiak lehen mailan egin dituen futbol talde bakarra da.

Etxeko partiduak Giuseppe Meazza estadioan jokatu ohi ditu.

Historia

Sorrera eta lehenengo urteak

1899an Milan Cricket and Football Club sortu zen Milanen, gerora AC Milan izango zena. Jokalariak milandarrak eta ingelesak zituen. Hiru liga irabazi ondoren jokalarien artean istiluak sortu ziren eta 1908an Ristorante Orologio jatetxean Milan taldetik ateratako 44 bazkidek talde berria sortu zuten. Atzerriko jokalarien aldeko bazkideak ziren, hortik Internazionale izena.

1910an irabazi zuten lehenengo Liga baina ez modu oso normalean. Txapelketa FC Pro Vercelli 1892-rekin berdinduta bukatu zuten eta ondorioz bien arteko partuida batek erabakiko zuen nor izango zen txapelduna. Pro Vercelli aldi berean lehiaketa militar bat jokatzen ari zen eta partidua atzeratzeko eskatu zuen baina Ligak ez zuen onartu. Protesta gisa Vercellikoek 11 urteko haurren taldea aurkeztu zuten eta Inter nagusitu zen 10-3ko emaitzaz. Vercelli zigortua izan zen gainera. Hurrengo liga 1920an irabazi zuen.

Faxismoaren garaia

Internazionale hiriko aberatsen taldea zen eta Milan aldiz languileena. Faxismoaren garaian talde biek izena aldatzeko presioak jasan zituzten, ingelesekin zerikusia zuen guztia arriskutsua baitzen eta Interrek Società Sportiva Ambrosiana izena hartu zuen, hiriko patroiaren izena hain zuzen ere. Elastikoa ere aldatu zuen, hiriko armarriaren oroitarri kamiseta zuria gurutze gorri handi batekin hartu baitzuen irudi, eta gainean Fascio Littorio lema ezarri zuen.

Talde hartako izarra Giuseppe Meazza zen eta Italiako 3 Liga eta Kopa bat eskuratu zituen.

Grande Inter

Bigarren Mundu Gerra bukatzean betiko jantziak eta izena berreskuratu zituen. 1953 eta 1954ean liga berriak eskuratuta 1955ean Angelo Moratti k taldea erosi zuen 100 milioi liraren truke. Helenio Herrera entrenatzaile argentinarrarekin batera Luis Suárez fitxatu zuen eta italiar jokalari bikainekin zaleek Grande Inter izenarekin ezagutzen den garaia abiatu zen. Kapitaina Armando Picchi mitikoa zen. AC Milanekin batera 60. hamarkada milandarrena izan zen. 3 Liga berriz gain Europa mailako tituluak (2 Europako Kopa) eta Kontinente artekoak (2 Kopa) lortu zituen.

70 eta 80. hamarkada apalak

1968an Helenio Herrerak taldea utzi eta taldearen mailak behera egin zuen nabarmen. Hurrengo bi hamarkadetan 3 Liga (ia hamar urtean behin) eta 2 Kopa lortu zituen Italian eta Nazio arte mailan ezertxo ere ez.

90. hamarkada

1989an lorturiko Liga garaipenean 3 alemaniar jokalari bikain zeuden, Lothar Matthäus, Andreas Brehme eta Jürgen Klinsmann. Giovanni Trapattoni zen entrenatzailea. Garaipen honek animatuta jokalari onak fitxatzeari ekin zion eta 3 UEFA Kopa eskuratu zituen, 1991, 1994 eta 1998an. Azken honetan Ronaldo eta Iván Zamorano aritu ziren. Italian ez zuen ordea beste Liga edo Koparik irabazi.

XXI mendea

Hurrengo Liga, 2006koa, era bitxian irabazi zuen. Juventus FC zen irabazlea, AC Milan bigarrena eta Inter hirugarren postuan gelditu zen. Ustelkeria kasuen ondorioz Juventus kanporatu egin zuten eta AC Milani 30 puntu kendu zizkioten. Honekin Interrek Milan gainditu eta lehen postua eskuratu zuen. Hurrengo lau ligak erreskadan eskuratu zituen, Italian nagusi zela erakutsiz. José Mourinho zen entrenatzailea eta Zlatan Ibrahimović suediarra taldeko izarra.

2010ean bost titulu eskuratu zituen, Italiako Liga, Kopa eta Superkopa, Europako Kopa eta azkenik FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa. Aipagarria da Nazioarteko final bietan jokatu zuten jokalari guztiak atzerritarrak zirela.

Palmaresa

Italian: 30

  • Italiako futbol liga (18): 1910, 1920, 1930, 1938, 1940, 1953, 1954, 1963, 1965, 1966, 1971, 1980, 1989, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010
  • Italiako futbol kopa (7): 1939, 1978, 1982, 2005, 2006, 2010, 2011
  • Italiako superkopa (5): 1989, 2005, 2006, 2008, 2010

Nazioartean: 9

Kontinente arteko Futbol Kopa

  • Txapelduna (2): 1964, 1965

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa

  • Txapelduna (1): 2010

UEFAko Txapeldunen Liga

  • Txapelduna (3): 1964, 1965, 2010
  • Finalista (2): 1967, 1972

UEFA Kopa

  • Txapelduna (3): 1991, 1994, 1998

Jokalariak

Entrenatzaileak

  • Argentina Helenio Herrera (1960-68 eta 1973-74): Europako Kopa birritan eta Italiako Liga hiru aldiz irabazi zituen.
  • Italia Giovanni Trapattoni (1986-91): UEFAko Kopan behin eta Italiako Ligan beste behin txapelduna.
  • Italia Osvaldo Bagnoli (1992-94): UEFAko Kopan behin txapelduna.
  • Italia Luigi Simoni (1997-98): UEFAko Kopan behin txapelduna.
  • Portugal Jose Mourinho (2008-10): Txapeldunen Ligan behin txapelduna, 2 Liga eta Kopa 1.

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Internazionalek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1979-80 UEFA Kopa Lehen itzulia Internazionale
Real Sociedad
3-0
2-0
Real Sociedad
Internazionale
2000-01 UEFA Kopa Final zortzirenak Alaves
Internazionale
3-3
0-2
Internazionale
Alaves

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Football Club Internazionale Milano Aldatu lotura Wikidatan


2022-23ko Serie A
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese