FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa
FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa (ingelesez FIFA Club World Cup), Kluben Mundiala izenaz ezagunagoa, munduko futbol txapelketa gorena da. Bertan FIFA osatzen duten sei federazioetako txapeldunek hartzen dute parte. 2007tik aurrera antolatzailea den herrialdeko ligako txapeldunak ere hartzen du parte.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Kontinente arteko Futbol Koparen ondorengo txapelketa da. Oraindik bi federazio nagusiak UEFA (Europa) eta CONMEBOL (Hego Amerika) badira ere, federazio guztietako txapeldunek parte hartzea erabaki zen.
2000 urtean egin zen lehenengo ekitaldia, Brasilen. Bi talde brasildarren artean jokatu zen finala, azkenik SC Corinthiansek irabazi zuena. Europar taldeen artean ordea ez zuen interes handirik piztu. 2001ean Espainian bigarren ekitaldia egitea pentsatu zen baina ez zen aurrera eraman.
2005ean berrekin zitzaion txapelketari Japonian, ordurarteko Kontinente arteko Kopa jokatzen zen tokian. Lehenengo lau ekitaldiak bertan jokatu ziren eta hurrengo biak Arabiar Emirerri Batuetan. 2011 eta 2012ko txapelketak berriz ere Japonian jokatuko dira.
Lehenengo hiru ekitaldietan hego amerikarrak nagusitu dira, zehatzago esateko brasildarrak. Hurrengo bost ekitaldietan europarrek lortu dute txapelketa irabaztea. Aipatzekoa da 2010an talde afrikar bat sartu zela finalean, Tout Puissant Mazembe talde kongotarra hain zuzen ere.
FC Barcelona da garaipen bat baino gehiago duen talde bakarra.
[aldatu] Palmaresa
| Urtea | Egoitza | Irabazlea | Emaitza | Bigarrena | Hirugarrena | Emaitza | Laugarrena |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2000 | 0-0 (pen 4:3) | 1-1 (pen 4:3) | |||||
| 2005 | 1-0 | 3-2 | |||||
| 2006 | 1-0 | 2-1 | |||||
| 2007 | 4-2 | 2-2 (pen 4:2) | |||||
| 2008 | 1-0 | 1-0 | |||||
| 2009 | 2-1 | 1-1 (pen 4:3) | |||||
| 2010 | 3-0 | 4-2 | |||||
| 2011 | 4-0 | 0-0 (pen 5-3) | |||||
| 2012 |
[aldatu] Garaipenak
[aldatu] Klubeka
| Taldea | Irabazi | Bigarren | Hirugarren |
|---|---|---|---|
| 2 | 1 | ||
| 1 | 1 | ||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 |
[aldatu] Herrialdeka
| Herrialdea | Irabazi | Bigarren | Hirugarren |
|---|---|---|---|
| 3 | 2 | 1 | |
| 2 | 1 | ||
| 2 | |||
| 1 | 1 | ||
| 2 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 2 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 | |||
| 1 |
[aldatu] Konfederazioka
| Federazioa | Irabazi | Bigarren | Hirugarren | Laugarren |
|---|---|---|---|---|
| UEFA (Europa) | 5 | 2 | 1 | |
| CONMEBOL (Hego Amerika) | 3 | 5 | 1 | |
| CAF (Afrika) | 1 | 1 | 1 | |
| AFC (Asia) | 4 | 3 | ||
| CONCACAF (Ipar eta Erdialdeko Amerika) | 2 | 3 | ||
| OFC (Ozeania) |