Feliciano López

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Feliciano López

Feliciano Lopez
Jaioterria :  Toledo (ESP)
Jaiotza-data : 1981ko irailaren 20an
Bizi-lekua :  Madril (ESP)
Altuera : 1, 87 m
Pisua : 85 kg
Eskua : Ezkerra
Errebesa : Esku bakarrez
Profesional-urtea : 1997
Entrenatzailea : Galo Blanco eta Albert Costa
ATP-Sailkapen onena : 20.ena. (2005ko urtarrilaren 31an)
Banaka Sariak : 1
Taldeka Sariak : 1
Irabaziak : 2.757.668$

Feliciano Lopez tenis jokalari profesionala da. Azken urte hauetan Wimbledon txapelketan jokatu duen jokalari espainiar onena, izan ere 2005ean final-laurdenetara igarotzea lortu zuen, 1972. urtetik tenislari espainiarrek lortzen ez zutena (2006. urtean Rafael Nadal-ek lortu zuen arte). Berez ezkertia da Lopez eta belarrean jokatzea gustatzen zaio, nahiz eta lur zelaietan ez den gaizki moldatzen. Joko azkarrean eta binaka jokatzean joko hobea erakusten du.


Ibilaldi - Profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo bi urteetan ezer gutxi egin zuen zirkuitu-profesionalean, baina lehenengoz 2002. urtea lehenengo 100en artean bukatzea lortu zuen Buenos Aireseko txapelketan final-erdietara iristeagatik eta Wimbledonen 4. fasera iristeagatik lortutako puntuazioagatik.

Hurrengo urtean Roland Garros txapelketan 2. fasera iristea lortu zuen, baina bertan Tommy Haas alemaniarrak kanporatu zuen. Urte berean beste bi meritu pertsonal lortu zituen Open Australiarrean 3. fasera iritsiz eta Wimbledon txapelketan 2.go urtez jarraian 4. fasera iristea lortu zuen. Irailen aldiz, Marat Safin tenislari errusiarra kanporatu zuen Hong Kongeko txapelketan garaitu zuen, ATP-sailkapenean 28. postua lortuz. Urte horretan bertan Wimbledonen final-laurdenetara iristea lortu zuen. Hainbat sari jaso eta gero, Espainiak Davis Kopan lortu zuen garaipenean lagundu zuen 2005. urtean, Txekiar Errepublikaren kontrako bakarkako partida batean irabaziz.


Banaka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Data Txapelketa Lur-mota Aurkaria Emaitza
1. Urriak 11, 2004 Viena, Austria Flag of Austria.svg Gogorra Guillermo Canas Flag of Argentina.svg 6-4 1-6 7-5 3-6 7-5

Finalista[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Taldeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Data Txapelketa Taldea Lur-mota Aurkaria Emaitza
1. Urriak 25, 2004 Stockholm, Suedia Flag of Sweden.svg Fernando Verdasco Flag of Spain.svg Gogorra Wayne Arthurs Flag of Australia.svg - Paul Hanley Flag of Australia.svg 6-4 6-4

Finalista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Feliciano López Aldatu lotura Wikidatan