Leopoldo Calvo-Sotelo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leopoldo Calvo-Sotelo
Leopoldo Calvo-Sotelo
Datu pertsonalak
Izen osoa Leopoldo Calvo-Sotelo Bustelo
Jaio 1926ko apirilaren 14a
Madril (Espainia)
Hil 2008ko maiatzaren 3a
Pozuelo de Alarcon (Espainia)

Leopoldo Calvo-Sotelo Bustelo (Madril, Espainia, 1926ko apirilaren 14a - Pozuelo de Alarcón, Espainia, 2008ko maiatzaren 3a) politikari espainiarra eta gobernu burua. B

ideetako ingeniaritza ikasi zuen eta 1967 eta 1981 artean hainbat kargu publikoz arduratu zen. 1971tik 1975era bitartean Gorteetako prokuradore izan zen, eta Franco hil ondoren Merkataritza ministro (1975eko abendutik 1976ko uztailera), Arias Navarroren gobernuan, eta Herrilan ministro Adolfo Suárezen agindupean (1976-77). 1977ko ekainaren 15eko hauteskundeetan diputatu hautatu zuten, Madrilen, Unión de Centro Democrático (UCD) alderditik, eta alderdi horretako bozeramailea izan zen Kongresuan. 1981an, Adolfo Suarezek bere kargua utzi ondoren UCDren bigarren gobernu burua izendatu zuten, hauteskunderik gabe. Inbestidura bozketan, otsailaren 23an Antonio Tejero burutuko estatu kolpea gertatu zen.

Handik bi egunera Calvo-Sotelok botoen gehiengoa lortu eta presidentzia bereganatu zuen. Haren agintaldiaren erabakirik aipagarrienetakoa Espainia NATO erakundean sartzea izan zen. 1982ko abuztuan gobernua desegin eta hauteskundeak aurreratu zituen. Urte bereko urriaren 28an egin ziren, eta aise irabazi zituen PSOEk. UCDk oso porrot handia izan zuen. 1984an Europako Kontseiluko Asanblea Parlamentarioaren kide hautatu zuten, eta Europako Parlamentukoa 1986an. Urte horretan utzi zuen politikagintza, Estatu Kontseiluko kide iraunkor gisa jarraitu bazuen ere, ekonomia alorrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo Calvo-Sotelo Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.