Javier Solana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Javier Solana 2007an.

Javier Solana Madariaga (Madril, Espainia, 1942 -) espainiar politikaria da.

Ipar Atlantikoko Hitzarmenaren Organizazioko idazkari nagusia izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika-ikasketak egin zituen, Madrileko Unibertsitate Complutensean, 1964an. Urte hartan bertan Espainiako Langile Alderdi Sozialistako (PSOE) kide egin zen, eta Zientzia Ikerkuntzako Kontseilu Gorenean eta Estatu Batuetan egon zen ikasketak sakontzen. 1971tik aurrera alderdiaren ordezkaria izan zen Madrileko Koordinazio Demokratikoa izeneko plataforma antifrankistan. 1975ean Madrileko Unibertsitate Complutensean hasi zen lanean fisikako irakasle gisa.

1977-1996 bitartean Espainiako Diputatu Kongresuko kide izan zen. 1982an, PSOEk hauteskundeak irabazi zituenean, gobernuko lehendakari berriak, Felipe Gonzálezek, Kultura-ministro izendatu zuen, eta 1985ean gobernuko bozeramaile. 1988an Hezkuntza- eta Zientzia-ministro izendatu zuten. Lau urte geroago, Francisco Fernández Ordóñezen heriotzaren ondoren, González lehendakariak Kanpo Arazoetako ministerioa eskuratu zion.

1995ean NATOko idazkari nagusi hautatu zuten. 1997ko maiatzean garrantzi handiko akordioa lortu zuen Errusiarekin, Sobietar Batasun ohiko herrialdeei NATOko kide izateko aukera onartzen zielako. Hitzarmen hori "gerra hotzaren" amaieratzat har daiteke. NATOko idazkari izan 1999. urtera arte, eta 1999tik 2009ra Europar Batasuneko atzerriari eta segurtasunari buruzko politika bateratuko goi-ordezkari eta EUFORreko komandante-buru.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javier Solana Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]