François Hollande

Wikipedia, Entziklopedia askea
82.67.78.64 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 20:11, 15 abuztua 2016

Txantiloi:Agintari infotaula François Gérard Georges Nicolas Hollande (Rouen, Frantzia, 1954ko abuztuaren 12a) frantziar politikaria da, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea. 2012tik Frantziako Errepublikako 24. presidentea da[1].

Bizitza

1997tik 2008ra Frantziako Alderdi Sozialistako lehen idazkaria izan da, hasieran kohabitazioan eta gero oposizioan, eta Tulle herriko auzapez 2001etik 2008ra. 1988tik 1993ra Frantziako Nazio Biltzarreko diputatu izan da, Corrèze departamenduko lehen bozkagunetik, eta berriz ere 1997tik aurrera; eta, 2008tik, Corrèzeko kontseilu nagusiko lehendakaria.

Alderdi Sozialistak eta Ezkerreko Alderdi Erradikalak hautagai izendatu zuen 2012ko presidentetzarako hauteskundeetan, Martine Aubryren aurka irabazitako barne-hautaketan.

2012ko apirilaren 22an, presidentetzako bigarren itzulirako sailkatu zen, lehen itzulian Nicolas Sarkozy aurreratuz. Bigarren itzuliko irabazle, 2012ko maiatzaren 6an Errepublikako 24. presidente hautatua izan zen eta maiatzaren 15ean izendatu.

Lan nabarmenduak

Hollandek hainbat liburu argitaratu ditu, hona hemen nagusiak:

Erreferentziak

  1. Asurmendi, Mikel. Hollande presidente: itxaropenak izua garaitu du. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-01-18).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Hollande Aldatu lotura Wikidatan