François Hollande
| François Hollande | |
|
|
|
|---|---|
| Karguan | |
| 2012-(e)tik | |
| Lehen ministroa | Jean-Marc Ayrault |
| Aurrekoa | Nicolas Sarkozy |
|
|
|
| Karguan | |
| 2012-(e)tik | |
| Lehen ministroa | Antoni Martí |
| Norekin | Joan Enric Vives Sicília |
| Aurrekoa | Nicolas Sarkozy |
|
|
|
| 2008 – 2012 | |
| Aurrekoa | Jean-Pierre Dupont |
| Ondorengoa | Gérard Bonnet |
|
|
|
| 2001 – 2008 | |
| Aurrekoa | Raymond-Max Aubert |
| Ondorengoa | Bernard Combes |
|
|
|
| Jaiotza | 1954ko abuztuaren 12a (58 urte) Rouen, Frantzia |
| Alderdi Politikoa | Alderdi Sozialista |
| Ezkontidea | Ségolène Royal(1973–2007) Valérie Trierweiler (2007-egun) |
| Sinadura | |
François Gérard Georges Nicolas Hollande (Rouen, 1954ko abuztuaren 12a - ) frantziar politikari sozialista da, egungo Errepublikako 24. Presidentea.
1997tik 2008ra Frantziako Alderdi Sozialistako lehen idazkaria izan da, hasieran kohabitazioan eta gero oposizioan, eta Tulle herriko auzapez 2001etik 2008ra. 1988tik 1993ra Corrèze departamenduko lehen bozkaguneko diputatu izan da eta berriz ere 1997tik aurrera, eta 2008tik Corrèzeko kontseilu nagusiko lehendakaria.
Alderdi Sozialistak eta Ezkerreko Alderdi Erradikalak hautagai izendatu zuen 2012ko presidentetzarako hauteskundeetan, Martine Aubryren aurka irabazitako barne-hautaketan.
2012ko apirilaren 22an, presidentetzako bigarren itzulirako sailkatu zen, lehen itzulian Nicolas Sarkozy aurreratuz. Bigarren itzuliko irabazle, 2012ko maiatzaren 6an Errepublikako 24. Presidente hautatua izan zen eta maiatzaren 15ean izendatu.
Lan nabarmenduak [aldatu]
Hollandek hainbat liburu argitaratu ditu, hona hemen nagusiak:
- L'Heure des choix. Pour une économie politique, Pierre Moscovicirekin batera, 1991. ISBN 2-7381-0146-1
- L'Idée socialiste aujourd'hui, Omnibus, 2001. ISBN 978-2-259-19584-3
- Devoirs de vérité, Edwy Plenelekin elkarrizketak, éd. Stock, 2007. ISBN 978-2-234-05934-4
- Droit d'inventaires, Pierre Favierrekin elkarrizketak, Le Seuil, 2009. ISBN 978-2-02-097913-9
- Le rêve français, Privat, 2011. ISBN 978-2-7089-4441-1
- Un destin pour la France, Fayard, 2012. ISBN 978-2-213-66283-1
- Changer de destin, Robert Laffont, February 2012. ISBN 978-2-221-13117-6
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Webgune ofiziala