Marie François Sadi Carnot
Wikipedia(e)tik
Marie François Sadi Carnot frantses politikaria izan zen (Limoges, 1837 - Lyon, 1894). Errepublikako diputatua izan zen Frantziako Batzar Nazionalean (1871). Gero, ministro izan zen, eta, azkenik, Errepublikako lehendakari egin zuten (1887). Agintaldiaren hasieran, Boulangier jeneralaren zaleekin izan zituen istiluak. Katolikoen babesa lortu bazuen ere, gatazka handiak izan zituen, ondoren, anarkistekin eta sindikatuekin. 1894an Caserio izeneko anarkista batek hilarazi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.