Güyük

Wikipedia, Entziklopedia askea
Güyük

3. Mongolen Inperioako Khagan of the Mongol Empire (en) Itzuli

1246ko abuztuaren 24a - 1248
Töregene Khatun (en) Itzuli, Ogedei - Möngke, Oghul Qaimish (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakᠭᠦᠶ᠋ᠦᠭ, Гүюг
JaiotzaKhamag Mongol (en) Itzuli1206ko martxoaren 19a
HerrialdeaMongolen Inperioa
HeriotzaMongolen Inperioa1248ko apirilaren 20a (42 urte)
Familia
AitaOgedei
AmaTöregene Khatun
Ezkontidea(k)Wuwuerheimishi (en) Itzuli
Oghul Qaimish (en) Itzuli
Naimanzhen (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaChingissid (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioatengrismoa

Güyük (edo Kuyuk; mongolieraz: Гүюг хаанGüyug khaan, Mongoliera Ertainaz: [1] güyüg qaγan; txinera tradizionalez: 貴由; pinyinez: Guìyóu; Khamag Mongol, c.1206ko martxoaren 19a - Qum-Senggir, Xinjiang, 1248ko apirilaren 20a) mongolen khagana izan zen, Genghis Khan Mongoliar Inperioaren sortzailearen biloba.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Güyüken aita, Ogedei, Gengis Khanen hirugarren semea zen, eta 1219ko kurultai batean (mongoliar klanen batzarra), bere erregealdia hasi baino hamar urte lehenago, haren ondorengoa aukeratu zuten. Lehia konponezinaren aurrean hartutako konpromisoaren konponbide gisa, bere bi anaia zaharrenei, Jotxi eta Txagatairi, aurre egin zien.[2]

1235ean, Ogedeiren agindupean, beste kurultai garrantzitsu batek hurrengo urteetarako mongolen estrategia erabaki zuen. Armada mongolak milaka kilometro bereizitako bi frontetan banatu eta eraso egingo zituen: alde batetik Ogodeiren seme gogokoenek Song dinastiako Txinaren aurkako kanpaina zuzenduko zuten; eta bestetik, Europan, Batu Khan eta Subodeiren agindupean- non Güyükek ere, Gengis Khanen ondorengo lau adarretako beste biloba batzuekin batera, parte hartu zuen- beste kanpaina egin zuten.[3]

Ogedeiri Txinaren aurkako erasoa askoz ere gehiago interesatzen zitzaion, bidean lehentxeago hil zen Tolui bere anaia txikiaren familiako lurraldeak zeudelako eta bereganatu nahi zituelako. Gauzak errazte aldera, Ogodeik Güyüken eta Toluiren alargun Sorghaghtaniren arteko ezkontza konpontzen saiatu zen, baina honek bere lau seme-alabek boterea heredatzea nahi zuenez uko egin zion.[3] Sorghaghtaniren erabakia garrantzitsua izan zen Mongol Inperioaren etorkizunerako: neurri handi batean Möngke, Hulagu, Kublai eta Arik Bokek aitaren lurraldeak jarauntsi baitzuten.[4]

Europako kanpainan Güyük eta Buriren (Txagatairen semea) eta Baturen (Jotxiren semea) arteko liskar gogor baten berri izan zen. Batuk Gengisen seme zaharrenaren semea zenez, buruzagia izatea nahi zuen, Güyükek indarrean zegoen khaganen semea zela alegatzen zuen bitartean, eta Burik Baturi familiako arazo zahar bat aurpegiratzen zion (Jotxi Gengis Kanen seme legitimoa ote zen beti zalantzan egon zen). Egoera hainbesteraino larritu zen, ezen Ogedeik denei dei eginarazi baitzien, eta Güyüki, bere seme kutunen artean inoiz ikusi ez zuenari, hitz gogorrak eskaini zizkion.[5]

Europaren aurkako eraso hori mongolen mendebalderako hedapen-puntu gorena suposatu zen. Armada mongolak Errusian, Polonian, Alemanian, Hungarian garaipenak lortu zituen eta Vienako kanpoaldera iritsi zen. Hala ere, 1241. urtearen amaieran Ogedei hil zen. Hau Gengis Khanen lau seme-alaba legitimoetatik bizirik geratzen zen azkena zen (hirugarrena, jaiotza-ordenaren arabera), eta armada mongolak erretiratu egin zen. Hurrengo hamar urteetan, familiaren adar ezberdinen arteko ondorengotza lortzeko borrokak lehentasuna izango zuen inperioaren hedapenaren aurretik.[6]

Khagan bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aukeraketa zaila izan zen: bere aitak Shiremun biloba gogokoena (Salomon Bibliaren mongoliar bertsioa)[7] izendatu baitzuen oinordeko baina Töregene alargunak Güyük tronuratzea lortu arte hautaketa luzatu zuen. Bi urteko agintaldi laburra izan zuen, eta Batu Khan lehengusua, Urrezko Hordako subiranoa, izan zuen arerio nagusi. Europako kanpainarekin jarraitzera lotua, Baturen tropak bere karguagatik errekrutatu zituen. Hala ere, Europarako bidean zegoela eta bere helburua bete baino lehen hil zen, ustez gehiegi edatearen ondorioz gaixotu ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Mongolieraz) mongoltoli.mn, mongolian state dictionary. Гүюг хаан. .
  2. Weatherford, 2006, or. 194-197
  3. a b Weatherford, 2006, or. 223-224
  4. Weatherford, 2006, or. 253-254
  5. Weatherford, 2006, or. 233-234
  6. Weatherford, 2006, or. 242-243
  7. Weatherford, 2006, or. 213

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]