Gaizka Aranguren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaizka Aranguren

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Euskadi Irratia
Canal 4 Navarra
Navarra Televisión
Euskal Telebista
Euskaldunon Egunkaria
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Gaizka Aranguren Urrotz (Iruñea, 1967) euskal kazetaria da.

San Fermin ikastolan, Irubide institutuan ikasi ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen Leioan. Amaitzean, Europar Ikasketak diplomatura egin zuen.[1]

EITBn kazetari eta aurkezle moduan hasi zen, baina soldadutza-intsumisoa izan zenez utzi behar izan zuen kartzelan bi urterako sartu zutenean.[2][3] Geroago Pamplona TVn, Canal 4n, Euskaldunon Egunkarian eta Albaitaritza aldizkarian ere lan egin zuen. 2009. urtean Labrit Multimedia ekoizpen-etxea sortu zuen, eta, une honetan bertako zuzendaria da.

Euskaltzale moduan Nabarralde Fundazioan parte hartu zuen, baita Nafarroa Bizirik ekimenean ere Eugenio Arraiza, Roldan Jimeno eta Aitor Pescador historialariekin.[1]

2007an Euskal Herria ardatz: Kultura-Identitatea-Boterea liburua argitaratu zuen Eduardo Apodakarekin, Eugenio Arraizarekin, eta Joxe Manuel Odriozolarekin.[4]

Itxi Liburuak telebistako saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an euskal historiako hainbat pasarte lantzen dituen Euskal Telebistako Itxi liburuak saioak aurkezten ditu.[5] Euskal Herriko pertsona ezagun batek ikasle batzuei historia-eskola «dibertigarri bat» lantzen du ikasleen aurrean eta tokian tokiko egindako zenbait grabaziorekin eta animazioekin. 2020ko urtarrilaren 16an estreinatu zen programa eta arrakasta lortu du. Ostegunetan 22:00etan emititzen da programa..[6][7] Titulu motibatzailea aukeratu dute, Arangurenek esan duen moduan “ETBn 'Itxi Liburuak' saioa egingo dugu, jendeak liburuak ireki ditzan”.[8]

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek ziren lehenengo atalak:

Hitzaldiak, ikastaroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Euskal Unubertsitatearekin zenbait hitzaldi, liburu, ikastaroa antolatu ditu. besteak beste hauek:[17]

  • Ondare ez materiala zergatik, zertarako eta nola kudeatu (2016)
  • Euskararen iruditeria eta diskurtsoa berritzen. Euskal munduaren bersormena (2015) Eduardo Apodaka Ostaikoetxea eta Idurre Eskisabel Larrañagarekin  
  • Ondare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu (2014)
  • Euskal Herria ardatz: Kultura-Identitatea-Boterea (2007) Liburua hauekin: Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, Eugenio Arraiza Rodriguez-Monte (1936-2015), Joxe Manuel Odriozola Lizarribar.[18][19]
  • Boterearen egiturak gaur egungo Euskal Herrian (2005) Ikastaroa Eugenio Arraiza-rekin
« Aranguren komunikatzaile bikaina da, gertukoa eta umoretsua, eta historiarekin duen pasioa kutsatzen duen pertsona horietako bat da. Gonbidatuaren alderik onena ateratzeko dohaina du. »

—Aitzol Barandiaran (Orio Produkzioak)[6]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Reyes, Ilintxeta. (2016-04-17). «'Ondare immaterialak kultur eta landa turismoari izugarrizko balio erantsia ematen dio'» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-06).
  2. Gaizka Aranguren, kazetaria eta intsumiso izandakoa. Ikasbil.eus
  3. «Gaizka Aranguren, Iruñeko Kartzela Zaharrean | Faktoria (2012-2013) 2012/09/05 | Irratia nahieran | Irratiak EITB» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-04-06).
  4. Arraiza, Eugenio, 1936-. (2007). Euskal Herria ardatz kultura, identitatea, boterea : ezagutza, sentimendua, ekimena. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484381075. PMC 433862913. (Noiz kontsultatua: 2019-04-06).
  5. «Historiako klase dibertigarria, famatuen eskutik | Itxi Liburuak EiTB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
  6. a b Urkizu, Urtzi. «Historia eskola «dibertigarriak» emango dituzte ostegunero ETBn» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  7. «Historiako klase dibertigarria, famatuen eskutik | Itxi Liburuak EiTB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  8. Aranguren, Gaizka. (2020). «“ETBn 'Itxi Liburuak' saioa egingo dugu, jendeak liburuak ireki ditzan”» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  9. «Zergatik sinetsi behar dugu Tximist espedizioa Everesteko gailurrean izan zela?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  10. «Manuel Santa Kruz, armarik ukitu gabe karlistak gobernatu zituen apaiz harrapaezina» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  11. «Joxe Mari Agirretxe Porrotxek Orreagako bataila irakatsiko du gaur gauean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  12. «Arditurriko meategia, 200 urtean zehar 400 gizonek sortutako ur azpiko galeria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  13. «Amaiur, Nafarroako erresumaren azken episodioa, subiranotasunaren galeraren ikur» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  14. «Garbiñe Biurrun, ostegun gauean, Itxi liburuak saioan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  15. «Perurena, megalitoez: 'Harriak esaten digu gure arbasoek kontzientzia bazutela'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  16. «Zein harreman du Donostiako danborradak 1813ko suntsiketarekin?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  17. «Gaizka Aranguren Urroz :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  18. Arraiza, Eugenio, 1936-. (2007). Euskal Herria ardatz kultura, identitatea, boterea : ezagutza, sentimendua, ekimena. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484381075. PMC 433862913. (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  19. Arraiza, Eugenio, .... «Euskal Herria ardatz: Kultura-Identitatea-Boterea» (PDF) UEU buruxkak (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).