Euskal Herriko historiaurrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Herriko historia
Lauburu harria.jpg
Historiaurrea eta Antzinaroa
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Aro Garaikidea
Kronologiak


Euskal Herriko historiaurrea nahiko ezezaguna da gaur egun. Hala ere aurkitutako aztarnekin berreraikuntza bat egin daiteke.

Paleolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe-Paleolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxeliar kulturako bifaz bat.

Behe-Paleolitoa orain dela 1.500.000tik 100.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetan Euskal Herrian atxeliar kultura garatu zen eta Homo neanderthalensisa bizi zen. Garai honetan ez dira aurkitu hezurrik[1] baina bai hainbat harri landu. Urbasako iturri batzuetatik gertu, Koskobilon eta Diman hainbat aztarna aurkitu dira.[2] Euskal Herrian orain dela 200.000tik hasten da kontatzen, lehenagoko aztarnarik ez baita aurkitu. Euskal Herrian, garai hartan, kobazuloak erabiltzen ziren babesteko. Kobazulo hauetatik gertu beharrezkoak ziren gauza guztiak egon behar ziren: janaria, ura, egurra...

Euskal Herritik gertuko lekuetan Homo antecessorren hezurrak aurkitu dira, batez ere Atapuercan. Bertan aurkitutako hezurrez gain bifazak eta antzeko tresnak aurkitu dira eta hauek ere Euskal Herrian badira.

Aurkitutako aztarnategirik garrantzitsuenak Lezetxiki, Urrunaga, Gatzolatz, Irikaitz eta Iruñean daude.

Erdi-Paleolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi-Paleolitoa orain dela 100.000 urtetik orain dela 35.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetako aztarna ugari aurkitu dira, guztiak Neanderthalarekin harremanetan. Garai hartako gizakiak biltzaileak eta ehiztariak ziren eta lehenengo aldiz euren hildakoak lurperatzen zituzten. Arrasateko Lezetxikin aurkitu dira Euskal Herriko hezurrik zaharrenak.

Garai honetan landarez eginiko janzkerak erabiltzen zituzten[3], eta animalien tendoiak eta ileak gehiago erabiltzen ziren. Honek ehizaren gehikuntza egon zela adieraz dezake.

Aztarnategi gehienak ibaien inguruan daude, urak garrantzi handia baitu. Aurkitutako aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira: Arrillor, Axlor, Olha eta Amalda. Garrantzi pixka bat txikiagoarekin garai honetan Isturitze, Koskobilo eta Lezetxiki daude.

Goi-Paleolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaingo margoen eskema
Zonalde Franko-Kantauriarrean dauden labar-arteadun kobazuloak agertzen den mapa
Sakontzeko, irakurri: «Goi Paleolitoa Euskal Herrian»

Goi-Paleolitoa orain dela 35.000 urtetik 10.000 urtera luzatzen da mundu osoan, baina Euskal Herrian pixka bat luzatu daiteke, neolitoaren sarrera beranduago izan baitzen. Epe honetan Neanderthalgo gizakia Homo sapiensarengatik aldatu zen, gaur egungo gizakia. Euskal Herrian 15-20 pertsonako taldez osatutako leinuak bizi ziren[3], kobazulo txikiagoetan eta askotan lautadatan ere.

Garai hau oso hotza izan zen, azkeneko glaziazioarekin bat. Itsasoa gaur baino 100-120 metro beherago zegoen. Garai honetan hilobiratzeak eta musika bezalako portaera sinbolikoak agertu ziren.

Garai honetan aztarnategi ugari daude, baina garrantzitsuenak hauek dira:

Isturitz
Nafarroa Behereko Donamartirin kokatuta aztarnategirik garrantzitsuena da, hainbat aztarnaz gain munduan aurkitutako txirularik zaharrena dago bertan.
Gatzarria
Zuberoako Züharan kokatuta Châtelperroniar kulturatik Gravettiar kulturara doazen teknikak aurkitu dira.
Koskobilo
Nafarroako Olaztin, hainbat aztarna, baina gaur egun apurtua dago harrobiaren eraginez.
Bolinkoba
Bizkaiko Abadiñon, Gravettiar, Solutrear eta Magdaleniar kulturaren hainbat aztarna aurkitu dira.
Labeko Koba
Arrasaten, Gipuzkoa. Gaur egun apurtua dagoen arren 1987tik 1989ra hainbat aurkikuntza egin ziren bertan.
Ekain
Gipuzkoako Deban, labar aldeko hainbat margo oso interesgarri aurkitu dira bertan, Magdaleniar kulturaren aldikoak.
Aitzbitarte
Gipuzkoan, Errenterian. Bost kobazulo dira guztira eta horietatik hirutan hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin dira.

Epipaleolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Epipaleolitoa Euskal Herrian»

Epipaleolitoa Euskal Herrian orain dela 10.000 urtetik 6.500 urtera doan epea da. Epe honetan hobekuntza klimatiko handia egon zen eta horregatik kobazuloetatik lautadetara bizitzera joateko aukera zabaldu zen. Garai honetan jantziak animalia larruekin eta landareekin egiten ziren, jada botoi eta joskurekin.

Garai honetan labar-artea galdu zen eta arte eroangarria ia-ia desagertu. Hala ere hilobiratze sinbolikoak geroz eta ugariagoak dira eta honek beste mundu baten sineskera egon daitekeela esan nahi dezake.[3].

Aztarnategi garrantzitsuenak haeuk dira:

Antton Koba
Oñatin dagoen kobazulo honetan aziliar aldiko aztarnak aurkitu dira.
Santimamiñe
Kortezubin. Urte askotan garrantzi handiko aztarnategia izan zen, bertan aurkitutako material kopuruagatik eta labar-arteagatik. Bertako IV. eta V. mailetan aurkitu dira Epipaleolitoko aztarnak.
Fuente Hoz
Anuzitan dago gaur egun gauza gehien aurkitu diren aztarnategia, epipaleolitotik neolitora doana.
Zatoia
Abaurreagainan kokatua Pirinio aldeko aztarnategi garrantzitsua da, aziliar aldiko aztarnategi zaharrak aurkitu dira.

Neolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Neolito eta Kalkolitoa Euskal Herrian»

Neolitoa K. a. 3. milurtekoan iritsi zen Euskal Herrira, baliteke zelten inbasio batekin batera. Garai honetan antzinako ilargia eta Mariren gurtza alde batera utzi zen eta eguzkia eta Urtzi pertsonaiak agertu ziren gurtzan.[4]

Neolitoaren ezaugarria lehenengo aldiz nekazaritza eta abeltzaintza agertzea izan zen. Euskal Herrian garia, artatxikia, oloa... agertu ziren eta zakur, zaldi eta ardiak etxekotu ziren. Bi bizimodu horien agerpenarekin jendartea bi zatitan banatu zen: mendietan abeltzainak bizi ziren, batez ere lur komunaletan oinarritzen zena, eta, beste aldetik, nekazaritza, jabetza pribatuan eta sedentarismoan oinarritzen zena.[4]. Horrekin bi kultura bereizi ziren: alde batetik megalitismoetan oinarritutakoa, hasiera batean trikuharriekin eta gero harrespil eta zutarriekin. Bestetik lehenengo herriak sortu ziren, etxebizitza finkoekin.

Aztarnategi nagusienak hauek dira:

Herriko Barra
Zarautz, Gipuzkoa. Orain dela 6.000 urteko nekazaritza aztarna aurkitu zen bertan, ezagutzen den zaharrena.[3]
Kobaederra
Kortezubi, Bizkaia. Nekazaritza eta abelazkuntzako aztarnak.
Peña Larga
Kripan, Araba. Zeramikaz gain abereak agertu dira.
Los Cascajos
Urantzia, Nafarroa. Herrixka oso bat aurkitu da, nekazaritzan guztiz sartua.

Horretaz gain ehundaka trikuharri eta bestelakoak daude Euskal Herrian, batez ere Pirinio aldean eta Aralar mendilerroan. Beste batzuk, ordea, lautadetan daude.

Kobre eta Brontze Aroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Neolito eta Kalkolitoa Euskal Herrian» eta «Brontze eta Burdin Aroak Euskal Herrian»

Kobrea eta urrearen erabilpena, beste metal batzuekin batera ez zen hasi Euskal Herrian K. a. XXVI. mendera arte. Metalgintzaren hasierarekin lehenengo leku finko urbanoak sortu ziren, eta horietan garrantzi handikoa da Araban dagoen La Hoya. Baliteke hau Portugal eta Okzitaniaren arteko elkartrukea bideratzen zuen zentro bat zela. Hala ere oraindik ere kobazuloak erabiltzen jarraitu zuten.

Neolitotik zetorren dekorazio gabeko zeramikak oraindik jarraitu zuen ahalik eta Ontzi kanpaniformeen kultura iritsi zen arte, batez ere Ebroko haranan ezarri zena. Brontze Arora arte oraindik ere megalitoen eraikuntzak jarraitu zuen.

Akitanian Artenaziar kulturaren presentzia egon zen, Garonatik hedatu zen kultura berri bat. Brontze Aro berantiarrean Hego Euskal Herrian abeltzaintzako Cogotas I kultura iritsi zen.

Burdin Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Brontze eta Burdin Aroak Euskal Herrian»

Burdin Aroan zeltak euskal lurraldeen inguruan ezarri ziren, herri indoeuropar bat. Honek influentzia ekarri zuen eta zeltiberiararen eta euskararen arteko harremana zein ote zen oraindik-orain eztabaidagai dago. Dirudienez urte askotan elkar harremanetan egon ziren bi kultura ezberdinak. Kutxa Zelaien Kultura Ebrotik gora egin zuen eta Hallstatt kultura ezarri zen Euskal Herrian.

Hala ere aztarnategi askok lur eremu zabalak utzi eta berriro mendietan daude aztarnak, baliteke arrazoi defentsiboak zirela eta. Epe honetan nekazaritzak balioa irabazi zuen abeltzaintzaren gainetik. Garai honetan agertu ziren harrespilak, zutarriak eta gaztelu zaharrak.

Garai honetan jantziak liho eta artilea bezalako ehunak erabiltzen ziren, josiak. Dirudienez gizonezkoek ezpatak eramaten zituzten soinean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Prehistoria Euskal Herrian - hiru.com
  2. PEÑALVER, XAVIER. "Orígenes". Txalaparta, 2005. Orrega. ISBN 84-8136-328-6
  3. a b c d e Historiaurrea Euskal Herrian - hiru.com
  4. a b "Euskal Herriko historia". Gaiak argitaletxea. 1. atala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]