Garajonayko Parke Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garajonayko Parke Nazionala1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Roque Agando.JPG

Roque de Agando mendia.

Mota Naturala
Irizpideak vii, ix
Erreferentzia (ID) 380
Kokalekua EspainiaEspainia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 28°7′34″N 17°14′14″W / 28.12611°N 17.23722°W / 28.12611; -17.23722Koordenatuak: 28°7′34″N 17°14′14″W / 28.12611°N 17.23722°W / 28.12611; -17.23722
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Garajonayko Parke Nazionala (gaztelaniaz: Parque Nacional de Garajonay) Kanarietako eremu babestua da, Gomera uhartearen %10a osatzen du, eta Tenerifeko Santa Cruz probintziari dagokio.

1981ean egun duen hedadurara (3.948 ha) arte zabaldu zuten eremu babestua, eta 1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendapena aitortu zion: munduko eremu berezienetako bat da, existitzen den ereinotz- edo erramu-baso nagusia bertan dagoelako. Ereinotz-basoak Tertziarioko basoak dira berez, eta mundu osoan Kuaternarioko glaziazioek ia denak suntsitu zituzten arren, hemengoa osorik gorde da, bakartasunari eta klimari esker, eta baita maldak handiegiak izateagatik ere, horrek gizakia kokatzea eta ondorioz basoa suntsitzea galarazi baitzuen.

Erliebea sumendizko goi-lautadez dago osaturik; sakan sakonez irekita dago, eta roque edo neck deritzen iltze bolkanikoak ditu, garai bateko tximinia bolkanikoak alegia. Orografiaren antolamendua dela-eta, alisioek ekarritako hodeiak bertan harrapaturik geratzen dira, eta horrek mikroklima epel eta hezea eragiten du, hau da, ereinotz baso subtropikalak behar dituen laino eta euriteak (% 75-90 hezetasun erlatiboa). Parkeko landarerik adierazgarrienak ereinotza, hagina, intsusa, ezkia, gurbitza eta txilarra dira besteak beste, eta baita zenbait landare endemiko ere. Faunari dagokionez, ia animalia bakarrak ornogabeak eta hegaztiak dira (usoa, gabiraia, belatza, hontza, zozoa, kanariar zapelatza eta erregetxoa). Parkearen ertzetan triku edo muskerren bat ere aurki daiteke.

Parkeari izena 1.487 metroko altuera duen Garajonay menditik datorkio. Gomerako printzesa "Gara" eta Tenerifeko printze "Jonay"-ren izenetatik eratorria da, kondairaren arabera bertan ezkutatu omen baitziren bi maitaleak. Azkenaldian gertaturiko suteek arriskuan jarri dute botanikaren altxortzat hartzen den baso hau.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garajonayko Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan