Gonzalo Nardiz
| Gonzalo Nardiz | |
|
|
|
|---|---|
| 1936 – 1952 | |
| Ondorengoa | - |
|
|
|
| Jaiotza | 1905eko azaroaren 25a Bermeo, |
| Heriotza | 2003 Bilbo, |
| Alderdi Politikoa | EAE |
Gonzalo Nardiz Bengoetxea (Bermeo, 1905eko azaroaren 25 - Bilbo, 2003) euskal politikaria zen, Bigarren Errepublikan Eusko Jaurlaritzako nekazaritza sailburua izandakoa.
EAE-ANVko militantea izan zen sortu zenetik. Bermeoko zinegotzi izan zen monarkiaren aurkako blokeak aukeratua. 1936ko urriaren 7an sortu zen Eusko Jaurlaritzako nekazari sailburua izan zen. Espainiako Gerra Zibilean zehar armamentu eta tropen horniketa komisarioa izan zen.
Erbesteko Eusko Jaurlaritzaren sailburua izan zen 40 urtez, eta denbora horretan Parisen, Mexikon eta Baionan bizi izan zen, 1979an Eusko Jaurlaritza berriari agintea pasatu zion arte.
Hala ere Eusko Abertzale Ekintza alderdiak ez zuen onartu Gonzalo Nardizen jokaera une politiko hartantxe Eusko Jaurlaritza berriari agintea emateko, alderdiak hauteskundeak eskatzen zuelako Legebiltzarra eta Euskal Jaurlaritza berriak osatzeko.
Alderdikideek Nardizi bere dimisioa eskatu zioten, baina berak ez zuen onartu kargua uztea, eta desadostasun hauen ondorioz, Nardiz EAE-ANVtik egotzia izan zen. Leizaola lehendakariak gainera ez zuen onartu, Eusko abertzale Ekintzaren eskaerari muzin eginez, Nardiz bere postutik kentzea, eta beste ekintzale bat Sailburua izendatzea. Nardizen jokaera honek istiluak ekarri zituen EAJ eta EAE-ANV alderdien artean.
Geroztik Nardizek, EAE-ANVko zenbait kideekin batera, Eusko Abertzale Ekintza Historikoa alderdia sortu zuen, baina alderdi berriaren ibilbidea eta presentzia politikoa hutsa izan zen. Militantzia ekintzaleak EAE-ANVrekin jarraitu zuen, eta sigla berriak soilik EAJ alderdiaren babesa jaso zuen.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Gonzalo Nardiz Bengoetxea sariak
| Eusko Jaurlaritzako Sailburuak (1936) |
|
Jesus Maria Leizaola (Lehendakariordetza eta Justizia eta Kultura) • Telesforo Monzon (Herrizaintza) • Heliodoro de la Torre (Ogasuna) • Santiago Aznar (Industria) • Juan de los Toyos (Lana, Aurreikuspen eta Komunikazioa) • Juan Gracia (Laguntza Soziala) • Ramon Maria Aldasoro (Merkataritza eta Hornikuntza) • Juan Astigarrabia (Herri Lana) • Alfredo Espinosa (Osasuna) • Gonzalo Nardiz (Nekazaritza eta Arrantza) • |