Hans Memling
Wikipedia(e)tik
Hans Memling (Selingenstadt am Main, 1435 - Brujas, 1494) flandestar margolaria izan zen. Memlingen lana nahiko ezezaguna izan zen 1820 arte, urte horretan aurkitu baitzuten alemaniarrek eta frantsesek; horren ondorioz, antzinako artearen gune garrantzitsuena bilakatu zen Brujas. Hiri horretan, Brujasen, lan egin zuen. Erlijioarekin lotutako gaiak landu zituen Memlingek, Ama Birjina Jesus haurrarekin batez ere. Erretratu bikainak ere egin zituen.
Lan garrantzizkoenak: Donne triptikoa (1468), Santa Ursularen erlikien kutxa, Ama Birjina eta Haurra.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.