Hauts ekaitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Satelite batetik hartutako Atlantiko Ozeanoaren gaineko harea ekaitz baten irudia. 2000
Harea ekaitza Irakeko Al Asaden
Hauts ekaitza eskala handian, Martitzen, 2001.

Hauts ekaitza (edo hareazkoa, testuinguru batzuetan), ohiko gertaera meteorologiko bat da Saharan, Ipar Amerikako Zabaldi Handietan, Arabian, Gobi basamortuan Mongolian, Txina iparmendebaldeko Taklamakanen eta beste eskualde idor edo erdi idor batzuetan.

Hauts ekaitz gogorrek, ikuspena, hutsera murriz dezakete, bidaiak egitea eragotziz eta lurrazalaren goialdeko geruza airean eraman eta beste toki batzuetan utziz. Lehorteak, eta, jakina, haizeak, halako ekaitzak agertzen laguntzen dute, nekazaritza eta abeltzaintza biziki kaltetzen dituztenak. Ekaitz hauetan bildutako hautsak, milaka kilometro egin ditzake: Saharako harea ekaitzek, Ozeano Atlantikoaren mendebaldeko plankton hazkuntzan eragina dute, eta, zientzialari batzuen arabera, Amazonaseko pluvisilvako landareentzako mineral urrien iturri garrantzitsua dira. Hauts ekaitzak, sarri, satelite artifizialetatik hartutako argazkietan ikus daitezke.

Beste planeta batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marten ere, hauts ekaitzak, eskala handian ezagutzen dira. Ekaitzek, planeta honetan, gehiago irauten dute, eta Lurrean baino hedadura gehiago hartzen dute: ekaitz hauetako batzuk, planeta osoa estaltzen dute ehundaka egunez, planetaren oreka termikoa aldatuz, eta, bere lurrazalean, hozte biziak eraginez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hauts ekaitz Aldatu lotura Wikidatan