UEFAko Nazioen Liga

Wikipedia, Entziklopedia askea
UEFAko Nazioen Liga
UEFA Nations League
Antolatzailea UEFA
Sorrera 2018-19
Eremua Europa
Taldeak sailkatuak: 55
Garaipen gehien Portugal Portugal (1)
Frantzia Frantzia
Espainia Espainia (1)
Txapelduna Espainia Espainia (2022-23)
Webgunea UEFA Nations League

UEFAko Nazioen Liga (ingelesez: UEFA Nations League), Nazioen Liga ere deitua, UEFAko selekzio nazionalek bi urtero jokatzen duten futbol txapelketa bat da.[1] 2018-2019 denboraldian hasi zen jokatzen eta txapelketa FIFAren nazioarteko datetan jokatzen da, lagunarteko partidak ordezkatuz.[2]

Bere lehenengo jardunaldian, UEFAko Nazioen Ligak 4 maila ditu: lehehengo biak 12 taldez osatuak daude, hirugarren mailak 15 talde ditu eta azkenekoak 16. Taldeen fasean 4 talde daude maila bakoitzean eta denak denen aurka, joan eta itzulian jokatzen dute. FIFAren nazioarteko 6 datetan jokatzen dira, 2018ko irailetik aurrera.[3]

Lehenengo mailako talde bakoitzeko irabazleak azken fasera sailkatuko dira; bigarren, hirugarren eta laugarren mailako talde bakoitzeko irabazleak mailaz igoko dira eta lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetako talde bakoitzeko azken taldeak mailaz jaitsiko dira.

Partehartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaideak UEFAko kide diren 55 herrialdeak izango dira:

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Egoitza Finala 3. posturako lehia
Txapelduna Emaitza Finalista Hirugarrena Emaitza Laugarrena
2018-19  Portugal Portugal Portugal 1-0 Herbehereak Herbehereak Ingalaterra Ingalaterra 0–0
(pen:6–5)
Suitza Suitza
2020-21  Italia Frantzia Frantzia 2-1 Espainia Espainia Italia Italia 2–1 Belgika Belgika
2022-23  Herbehereak Espainia Espainia 0–0
(pen:5–4)
Kroazia Kroazia Italia Italia 3-2 Herbehereak Herbehereak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) UEFA.com. «UEFA Nations League receives green light» UEFA.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  2. (Ingelesez) Rumsby, Ben. (2014-03-25). England ready to play in new Nations League as revolutionary Uefa plan earns unanimous backing. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  3. Berria.eus. «UEFAko Nazioen Liga 2018an hasiko da» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]