Hernando de Soto
Wikipedia(e)tik
1877an asmaturiko margolana |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Hernando de Soto | |
| Jaio | 1500 | |
| Barcarrota (Badajoz) | ||
| Hil | 1542ko maiatzaren 21a | |
| Misisipi ibaia () | ||
Hernando de Soto (Barcarrota, 1500 - Misisipi ibaia, 1542ko maiatzaren 21a) konkistatzaile espainiarra izan zen. 1514an Ameriketara joan zen eta bertan Nicaraguako kostaldea aurkitu zuen Gaspar de Espinosak zuzendutako espedizioan parte hartu zuen, baita 1523an Francisco Hernández de Córdobak zuzenduriko eskualdeko konkistan ere. 1538 eta 1539 artean Kuba gobernatu zuen eta handik Florida konkistatzera joan zen.
De Sotok Ipar Amerika esploratu zuen, egungo Estatu Batuetako hego-ekialdeko kostaldea hain zuzen ere, urrea eta Txinarako pasabidea bilatuz. 1542an Misisipi ibaiaren ertzetan hil zen, egungo Arkansaseko Lake Villagetik gertu.
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |