Ilia Ehrenburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ilia Ehrenburg 1943. urtean

Ilia Grigorievitx Ehrenburg (errusieraz: Илья́ Григо́рьевич Эренбу́рг, NAF[ɪˈlʲja ɡrʲɪˈɡorʲɪvɪtɕ erʲɪnˈburk] Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?); Kiev, Errusiako Inperioa, gaur egungo Ukraina, 1891eko urtarrilak 27 (antzinako egutegian, urtarrilak 15 - Mosku, SESB, gaur egungo Errusia, 1967ko abuztuak 31) sobietar idazle, kazetari, itzultzaile eta intelektuala izan zen.

Ehrenburg Sobietar Batasuneko idazlerik garrantzitsuenen artean dago, ehun idazlan baino gehiagorekin. Ezagunago bilakatu zen eleberriengatik eta kazetaritza laneangatik, baina batez ere Lehen Mundu Gerra, Espainiako Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerran egindako lanengatik. Azken hauek eztabaida handia sortu zuten Mendebaldeko Alemanian 1960ko hamarkadan zehar.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ilia Ehrenburg Aldatu lotura Wikidatan