Yakushima

Koordenatuak: 30°21′31″N 130°31′43″E / 30.3586°N 130.5286°E / 30.3586; 130.5286
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yakushima
Bertako izena屋久島
Geografia
KokapenaEkialdeko Txinako itsasoa
UhartediaŌsumi uharteak, Ryukyu uharteak
Azalera504,88 km²
Punturik garaienaMiyanoura mendia
Politika
Herrialdea Japonia
PrefeturaKagoshima
Gizartea
Biztanleria13.698 bizt.
Dentsitatea27,12 bizt./km²
Yakushima1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Ōko ur-jauzia

Mota Kulturala
Irizpideak vii, ix
Erreferentzia 662
Kokalekua  Japonia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Izen ematea 1993 (XVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Yakushima (japonieraz: 屋久島?) Ekialdeko Txinako itsasoan dagoen uhartea da, Ōsumi uhartedian dagoena. Bere ezaugarri naturalak zirela eta, UNESCOk 1993an Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1993an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jomon Arotik populatua izan da uhartea. Lehenengo aipamena VI mendeko agiri txinatar batean dago. 702ko Shoku Nihongi liburu japoniarrean ere agertzen da. Aintzinako Tana probintziaren barnean zegoen eta Satsuma leinuak agindu zuen bertan Edo Aroan.

1980an Biosfera Erreserba izendatu zuten, 1993an Ramsarko hitzarmenean sartu zen eta urte ebrean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Urtero 300.000 bisitari hartzen ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyushu uharteko Ōsumi penintsulatik 61'3 kilometro hegoaldera dago, Kagoshima hiriburutik 135 kilometrotara. Nahiko zirkularra da, 28 kilometroko diametroa eta 89 kilometrotako zirkunferentzia dauka. Uharteko mendirik altuenak Miyanouradake (宮之浦岳, 1.935m) eta Nagatadake (永田岳, 1.886m), dena den beste 30 mendi baditu 1000 metrotik gorakoak. Ur-termal ugari daude uhartean.

Uhartea granitozkoa da eta beraz ez dauka sumendi aktiborik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Yakushima)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 25.3 26.1 29.6 29.8 31.9 34.8 35.2 35.4 34.7 31.0 30.7 25.7 35.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.4 15.2 17.5 21.1 24.3 26.8 30.4 30.6 28.7 24.9 20.9 16.6 22.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.6 12.1 14.3 17.7 20.8 23.6 26.9 27.2 25.5 21.9 17.9 13.6 19.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.7 9.1 11.1 14.2 17.3 20.7 23.7 24.2 22.6 19.0 14.9 10.6 16.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 1.1 0.7 1.5 4.5 9.3 13.7 18.3 19.6 15.2 9.1 5.6 2.2 0.7
Euria (mm) 272.9 286.7 428.1 421.7 441.0 773.6 311.9 269.0 406.1 299.6 303.9 262.7 4477.2
Euri egunak (≥ 0.5 mm) 17.4 15.1 17.9 14.2 14.1 18.0 12.1 14.7 14.5 12.5 13.1 15.0 178.6
Eguzki orduak 73.7 79.1 107.0 137.9 151.8 115.8 220.8 201.3 145.0 119.9 96.0 84.2 1532.5
Hezetasuna (%) 68 68 71 72 76 83 82 81 79 73 70 68 74.3
Iturria (1): www.data.jma.go.jp[1]
Iturria (2): www.data.jma.go.jp[2] (errekorrak)

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko animalia handi bakarrak makako azpigorria (Yakushima macaque), espezie endemikoa, eta orainak dira. Japoniako erbinudea eta tanukia ere badaude. Itsasoan izurdeak, dortokak eta koral arrezifeak agertzen dira.

Baina Yakushima bere florarengatik da ezaguna. Basogintza jarduera oso handia izan zuen baina 1960tik aurrera basoaren kontserbazioari ekin zioten. Baso sekundarioa nagusi den arren oihan primarioaren zantzu batzuk mantentzen dira, japoniar zedroa kasu. Jomon Sugi (japonieraz: 縄文杉?) zuhaitza oso berezia da eta 2.300 urte dituela uste da. 50 lore endemikotik gora ere badaude, batez ere errododendroak eta goroldio arraro batzuk.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]