Jacques Chirac

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Jacques René Chirac (ʒak ʃi.ʁak ahoskatua; Paris, Frantzia, 1932ko abenduaren 29) politikaria da. 1995eko maiatzaren 17tik 2007ko maiatzaren 16ra bitartean, Frantziako Errepublikako presidente izan zen. Lehen ministroa ere izan da, 1974-1976 eta 1986-1988 bitarteko urteetan.

Bizitza

Diputatua (1967), Nekazaritzako ministroa (1972) eta Barne Arazoetako ministroa (1974) izan zen, Giscard d'Estaingek lehen ministro izendatu aurretik (1974-1976). Parisko alkate izan zen urte askoan (1977tik 1995era), eta lehenbiziko bizikidetasun aroan (eskuineko gobernua, ezkerreko presidentea) lehen ministro izan zen (1986-1988).

Bere alderdiak 1993ko hauteskunde legegileak irabazi ostean, errepublikako presidente hautatu zuten 1995ean. Ezinegon sozialak, langabe kopuru handiak eta Europari buruzko desadostasunek Frantziako Biltzar Nazionala sakabanatu eta hauteskundeak aurreratzera (1997) behartu zuten. Hauteskunde haiek galdu egin zituen eskuinak, eta bigarren bizikidetasun aroari (eskuineko presidentea, ezkerreko gobernua) ekin zion, Lionel Jospin lehen ministro sozialistarekin batera.

2002ko hauteskundeetan berriro hautatu zuten presidente. Neogaullistak nagusi ziren gobernu bat osatu eta Jean-Pierre Raffarin liberala izendatu zuen lehen ministro (2005ean Dominique de Villepinek hartu zuen haren tokia), eta bertan behera gelditu zen bizikidetasun aroa. 2007an berriro hauteskundeetara aurkezteari uko egin zion.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Chirac Aldatu lotura Wikidatan
Nicolas SarkozyJacques ChiracFrançois MitterrandValery Giscard d'EstaingGeorges PompidouCharles de Gaulle