Jean Jaurès

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Jaurèsen estatua, Suresnesen.

Jean Jaurès (Castres, 1859 - Paris, 1914) frantses politikari, historialari eta filosofoa izan zen.

[aldatu] Biografia

Filosofia-irakaslea izan zen Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean. Diputatu hautatu zuten 1885ean. Carmauxko meatzarien alde egin zuen 1892an, eta hurrengo urtean haien ordezkari izan zen Diputatuen Ganberan, talde sozialistako buruzagi. Alderdi Sozialistaren sortzaileetako bat izan zen; armada profesionalaren aurka armada herritarra izango zenaren sorrera proposatu zuen. Arbitrajea proposatzen zuen nazioarteko gatazkak konpontzeko.

Histoire socialiste de la République lanaren zuzendaria izan zen, eta beste aldizkari batzuetan ere parte hartu zuen. L´Humanité egunkaria sortu zuen Aristide Briandekin, 1904an. Ez zuen onartu burges-gobernuekin elkarlanean aritzea, eta grebaren bidez eta beste herrialde sozialistei laguntza eskatuz, gerra galarazten saiatu zen. Lehen Mundu Gerraren hasieran hil zuen eskuindar batek.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak