Jesús Eguiguren
Wikipedia(e)tik
Jesús Eguiguren Imaz[1] (Aizarna, Zestoa, 1954) legegintzaldi guztietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea da. PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia da. III. legegintaldiko Legebiltzarreko lehendakaria zen, eta 1990tik 1992 arte Legebiltzarreko lehen lehendakariordea. V. legegintzaldia PSE-EEko bozeramailea izan zen. Zuzenbidean doktoraturik, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea da.
2008an El arreglo vasco izeneko liburua kaleratu zuen.
1994an, bere emaztea jipoitzeagatik epaitu zuten[2]. PSOEk delituengatik kondenaturiko bere kideak alderditik kaleratuko zituela esan arren, Jesus Egigurenek Euskadiko Alderdi Sozialistako kide izaten jarraitzen zuen.
[aldatu] Lanak
- El arreglo vasco (2008)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Abizenak horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Egiguren eta Imatz onartu ditu deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Cadena Ser webguneko albistea
| Aurrekoa Juan Jose Pujana |
Eusko Legebiltzarreko mahaiburua 1987-1990 |
Ondorengoa Joseba Andoni Leizaola |
| Artikulu hau Gipuzkoako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |