Markel Olano
- Artikulu hau politikari gipuzkoarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Olano.
| Markel Olano Arrese | |
|
|
|
|---|---|
| 2007 – 2011 | |
| Aurrekoa | Joxe Joan Gonzalez de Txabarri |
| Ondorengoa | Martin Garitano |
|
|
|
| Jaiotza | 1965ko ekainaren 25a Beasain, Gipuzkoa |
| Alderdi Politikoa | EAJ |
| Lanbidea | Filosofoa |
| Erlijioa | Kristau katolikoa |
Markel Olano Arrese (Beasain, 1965eko ekainaren 2a - ) euskal herritar politikaria da, EAJko kidea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia 2007ko uztailaren 6tik 2011ko ekainaren 23ra arte.
Eduki-taula |
Estreinako urteak, politikan [aldatu]
Olano 1980an hasi zen politikan, hamabost urte zituela, EAJren Euzko Gaztedi gazte erakundeko kide egin zenean. EGIko militantzia urteak Beasaingo eta Goierriko EGIko barne egituretan lan politikoa eta zuzpertzailea eginez eman zituen. Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia ikasketak egin, eta ondoren doktoretza ikasketak egin zituen. Orain, doktore tesia idazten ari da.
EAJn eginiko lan politikoa [aldatu]
Hainbat ardura izan ditu EAJren barnean. 1996tik 2000ra Gipuzko Buru Batzareko (EAJren Gipuzkoako atala) kide izan zen, eta bere ardurapean zituen Euskara, Hezkuntza eta Kultura arloak. Garai hartan, EAJren ordezkari izan zen Lizarrako Akordioko Talde Iraunkorrean.
2000. urtean, Xabier Arzalluzek zuzentzen zuen EAJko Euzkadi Buru Batzarreko kide izendatu zuten. Bere ardurapean zituen Gazteria, Euskara, Kultura eta Kirol atalak. Ardura horiei gehitu zitzaion Informazio eta Komunikazio Teknologien arlo sortu berriaren ardura.
Diputatu nagusia [aldatu]
XVIII. legegintzaldia (2007-2011) [aldatu]
2007ko udal eta foru hauteskundeen ondoren, urte bereko uztailaren 6an Gipuzkoako Batzar Nagusietan bere hautagaitzak lortu zuen boto gehien, eta, horren ondorioz, urte bereko uztailaren 12an Gipuzkoako Foru Aldundia osatu zen, bera buru zela.[1] [2]
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Planean[3] zehazten diren ildoak Markel Olanoren legegintzaldiaren oinarriak dira.
Zaletasunak [aldatu]
Markel Olanoren zaletasunen artean, aipatzekoak dira mendizaletasuna, irakurketa eta argazkilaritza. Azken zaletasun horren erakusgarri dira Flickr eta GureGipuzkoa argazkilaritza atarietan Creative Commons BY-SA lizentziarekin partekatzen dituen argazki bildumak.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Gipuzkoako diputatu nagusiaren web orri ofiziala.
- Markel Olanoren bloga.
- Markel Olano: "Kontziente gara EB-Aralarrek gobernura bidea erraztu digula", elkarrizketa, Argia, 2007-07-22.