Juan Antonio San Epifanio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Antonio San Epifanio Ruiz
- Kirol izena
 - Ezizena
 - Zenbakia
Epi
SuperEpi
15
Jaioteguna
 - Data
 - Herria
 - Autonomia
 - Nazioa

1959ko ekai. 12
Zaragoza
Aragoi
Espainia
Ezaugarriak
 - Garaiera
 - Pisua
 - Azala
 - Eskuina/ezkerra
 - Posizioa

1,98 m
90 kg
Zuria
Eskuina
Hegala
Ibilbidea
 - Debuta
 - Erretiroa
 - Oinarr. taldea
 - Selekzioa
 - Part. selekz.

1979
1995
FC Barcelona
Espainia
239 aldiz

Juan Antonio San Epifanio Ruiz edo "Epi" (Zaragoza, 1959ko ekainaren 12a-) saskibaloi jokalari espainiarra izan da.

Europako saskibaloi jokalaririk onentzat edukia 1980ko hamarkadan, bere bizitzako taldea FC Barcelona izan zen, hemeretzi urtez bertan jokatuz. 1'98 metroko altuera eta hegal posizioan itzela zen bere kanpoko saskiraketengatik. Beti 15 zenbakia eraman zuen bere kamisetan.

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaragozan hasi zen saskibaloiarekin.

Hura uztear izan zen jubenila zela, C.N. Helios taldean, izan ere bertako entrenatzaileak saskibaloirako kualitaterik ez zion ikusten, Epi taldetik kanpo utziz. Egoera horrek, bere ilusioa maldan behera bota ordez, biderkatu egin zuen.

1974. urtean berebiziko gertaera jazo zen: FC Barcelonak bere anaia zahar Herminio kontratatu zuen Kas taldetik (Epi I ezizenduna). Herminiok baldintza bakarra jarri zuen taldean sartzeko: bere 15 urteko anaia Juan Antonio fitxatzea. "Traketsa eta motela nintzen" dio Epik sasoi hartaz gogoratzen den bakoitzean.

Anaia zaharra lehen taldean jokatzen zuen bitartean, gaztea Bartzelonako Alpe eskolan hasi zen jokatzen. Talde hartan hazten hasi zen, bai teknikoki zein fisikoki eta jubenila zela bere estreinako titulu garrantzitsua irabazi zuen: eskola mailako munduko txapelduna. Hortik aurrera azkar asko hasi zen nabarmentzen eta Espainiako Selekzio jubenilerako deialdietan hasi zen sartzen, 1976ko Santiagoko Eurobasketean brontzezko domina irabaziz. Junior mailan zilarrezko domina lortu zuen 1978ko Rossetoko Eurobasketean. Profesionala bihurtu aurretik 8 aldiz izan zen internazionala jubenilekin, 26 juniorrekin eta 13 bider 22 urte azpikoekin.

FC Barcelona, bere betiko taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldera iritsi eta 5 urtera sartu ahal izan zen lehen taldean, Ranko Zeravica entrenatzaile jugoslaviarraren eskutik.

Egundoko taldekideak zituen FC Barcelonan: Nacho Solozabal antolatzailea, Chicho Sibilio hegalekoa, De la Cruz eta Audie Norris pibotak... Haiekin talde ederra osatu eta Real Madriden nagusitasuna hankaz gora jarri zuten, 1980ko hamarkadako Europako talderik garrantzitsuenetarikoa bilakatuz.

Barcelonan, 19 urtez profesional izan ondoren, lehen mailako 20 titulu lortu zituen:

Lortu izan ez zuen titulu bakarra Europako kopa izan zen, nahiz eta azken fase asko jokatu eta hirutan finala galdu.

1984ko Los Angelesko joko olinpikoetan zilarra lortu ondoren sekulako kontratua sinatu zuen Barcelonarekin garairako: 100 milio pezeta zazpi denboraldiren truke. 1990. urtean berritu zuen kontratua 1992-93 sasoira arte.

Espainiako Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an FC Barcelonaren lehen taldean sartuz gain Espainiako Selekzio nagusiarekin debutatu zuen Turingo Eurobasketean sailkatzeko txapelketan.

Selekzioan 239 bider jolastu zuen, Nino Buscatoren jolastutako partiden errekorra hautsiz. Selekzioan puntu gehien sartu duen jokalaria da (3.358 puntu) eta denbora gehien internazionala izan dena: 15 urte, 3 hilabete eta 19 egun. Gainera, Espainiako Selekzio nagusiarekin nazioarte mailan bakarra da lau Joko Olinpikoetan jokatzen: ( Mosku'80, Los Angeles’84, Seul’88 eta Bartzelona’92). Bestalde, haietan 30 bider jokatu duen bakarra da.

Arrakasta nabaria lortu zuen Epik selekzioarekin , Nantes´83ko Eurobasketeko zilarra testigu SESBko taldeari final aurrekoetan irabazi ostean, azken segundoetan lortutako bere saskiratze bati esker.

1984. urtean hasierako bostekoan zegoen Los Angeles´84ko olinpiadetako zilarra irabazi zuen taldean.

1991n Romako Eurobasketean izan zen eta brontzezko domina irabazi zuen.

Nahiz eta agur esan selekzioari 1992ko Bartzelonako olinpiadetan, berriro deitu zioten selekziora 1993ko Eurobasketerako, Lolo Sainz hautesle zelarik. Seigarren jokalari moduan ibili zen eta taldeko kapitain.

Txapelketa honetan bosgarren geratu eta gero 221 nazioarteko partida zituen jolasturik Epik, Buscatok zuen errekorretik partida bakarrera geratuz. Eta azkenean errekorra hautsi zuen, 1995eko Eurobasketerako sailkapen fasean hiru partidatan parte hartu ostean. Urtebete geroago, Epi selekziorako deialdian sartu zen 1994ko Torontoko Mundobasketa jolasteko, errekorra 239 partidatan utziaz.

Bestalde, nazioarteko jokalari moduan Europako Selekzioan jokatu zuen batzuetan.

Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erretiroa 1994- 95 denboraldian izan zen. Bere azken partida ofiziala FC Barcelonak irabazi zuen playoffean izan zen, Unicajaren aurka, 1995eko maiatzaren 25ean. 73-64 irabazi zuen Barcelonak eta Epi txapeldun bihurtu zen berriro. Epik azken 26 segundoak jokatu zituen bakarrik eta sartu zituen saskiratzeak bi jaurtiketa libre izan ziren: Palau Blaugrana zutik jarri zen bi jaurtiketetan. Partida amaitzean, Epi bere taldekideen sorbalda gainean jarri eta pistatik eraman zuten garaile moduan. Orduan, mikrofonoa hartu eta bere azken partida profesionala izan zela esan zuen. Gainera, Unicajako entrenatzaileak, bere penak alde batera utzi zituen porrotarengatik eta hitz ederrak izan zituen Epirentzat: "Eskerrak eman behar dizkiogu saskibaloiarengatik egin duen guztiagatik". Egun batzuk geroxeago, Kataluniako Generalitateak Kirol Merituaren Domina eman zion.

1995eko abenduaren 26an, Palau Blaugranan, Epik omenaldi itzela jaso zuen. Partidan FC Barcelonak Europako Selekzioa izan zuen arerio. Barcelonak bere kamiseta erretiratu zuen eta COIko Juan Antonio Samaranch presidenteak Meritu Olinpikoaren Ordena ezarri zion.

Gironan 1995. urtean ospatu zen Izarren Partidan, egundoko omenaldia jaso zuen ACBren partez. Kirol elkarteak izar baten eskubideak erosi zituela esan zuen partidan Epi izena jartzeko.

Kirol mundua utzi ondoren saskibaloiari lotuta jarraitzen du telebistan partida mintzalari moduan.

Banakako merituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • COIko Meritu Olinpikoaren Ordena.
  • Kirol merituaren domina Kataluniako Generalitatearengatik.
  • 80ko hamarkado jokalaririk onena, L´Equipe izen handiko kirol egunkari frantsesak emana.
  • 85eko Europako jokalaririk onena, Giganti di Basket aldizkari italiarrak emana.
  • 1983-84 denboralditik Espainiako Ligako historian bigarren saskiratze zenbateko handienaren marka dauka 54 punturekin, Joventuten aurka. FC Barcelona 112 - Joventut 109, luzapen bat eta gero.
  • Ferran Martinez pibotarekin batera, ACBko final partida gehien jokatu duena da (29).
  • Finaletako playoffetan puntu gehien lortu duena (507).
  • Hiruko saskiratze gehien lortu duena (46)
  • Kantxan minutu gehien egon dena (933).
  • 1992. urteko Bartzelonako Joko Olinpikoetan argi-zuzia eraman zuen azkena izan zen.


YouTube webgunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]