Kagoshima (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kagoshima prefetura
鹿児島県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Kagoshima
Eskualdea Kyushu
Map of Japan with highlight on 46 Kagoshima prefecture.svg
Azalera
9.188,67 km²
Biztanleria
Dentsitatea
1.753.179 (2005)
186,90 bizt/km²
Uhartea Kyushu
Kagoshima prefeturako mapa

Kagoshima prefetura (鹿児島県 Kagoshima-ken?) Japoniako Kyushu uhartearen hegoaldea eta Amami uharteak (Ryukyu) hartzen dituen prefetura bat da. Hiriburua Kagoshima hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kagoshima prefetura antzinako Ōsumi eta Satsuma probintzie dagokie, Ryukyu uharteen iparraldea barne. Kagoshima hiria itsas armadaren base garrantzitsua izan zen Japoniaren XX. mendeko gerretan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kagoshima prefetura Kyushuko hego-mendebaldean dago, Kagoshimako Badia inguratuz, eta barne hartzen du hego-mendebalderantz luzatzen den ehun bat kilometroko uharte-kate bat ere. Haietatik garrantsitsuenak Amami uharteak dira.

Prefeturak 2.632 km-ko kostaldea du (28 uharteeen kostaldea barne). Mendebaldetik Itsaso Horiak inguratzen du; hegoaldean, Okinawa prefetura du mugakide, Kumamoto iparraldean, eta Miyazaki ekialdean. Badia bat du, Kagoshimako badia, Satsuma eta Ōsumi penintsulen artean.

Zenbait sumendi daude lurraldean; nagusia Sakurajima da, Japoniako sumendirik aktiboenetako bat.

Lurraldearen % 9 natura-parke gisa babestuta dago. Aipagarriak dira Kirishima-Yaku eta Unzen-Amakusa parke nazionalak. Yakushima uhartea, Kyushutik 61 kilometro hegoaldera dagoena, Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1993an.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzak tradizio handia du (te berdea, batata, arroza...).

Japoniako Esplorazio Aeroespazialeko Agentziak zenbait instalazio ditu prefeturan, hala nola Tanegashimako espazioratzeko basea, Japoniako nagusia, eta Uchinoura zentro espaziala.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri handienak:

  1. Kagoshima (hiriburua, 605.196 biztanle)
  2. Kirishima (127.726 bizt.)
  3. Kanoya (105.673 bizt.)
  4. Satsumasendai (100.730 bizt.)
  5. Aira (74.611 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Kagoshima prefeturak dituen hiri eta eskualde senidetuak:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kagoshima (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan