Tortosa
|
Tortosa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Tortosa | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Baix Ebre |
||
| Alkatea | Ferran Bel i Accensi (CIU) | ||
| Koordenatuak | 40°48′N 0°31′E / 40.8°N 0.517°EKoordenatuak: 40°48′N 0°31′E / 40.8°N 0.517°E | ||
| Eremua | 218,4 km2 | ||
| Biztanleria | 35.143 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 160,91 bizt/km² | ||
| http://www.tortosa.cat/ | |||
Tortosa Kataluniako hiria da, Baix Ebre eskualdean eta Tarragonako probintzian kokatua. Eskualdeko eta Terres de l'Ebre eremu osoko hiriburua da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 35.143 biztanle zituen. 218,45 km²-ko azalera du.
Nekazaritza eremuko merkataritza (mahatsa, olibondoak, almendrondoak, arroza) eta industria (janari industria, kimika industria, ehungintza, eraikuntzarako gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira XIV-XVIII. mendeetako katedral gotikoa, San Luis ikastetxea eta udal liburutegia. v
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Antzinateko Dertosa hiriari dagokio. Kartagotarren mende egon ondoren, erromatarrek konkistatu eta Julia Augusta Dertosa izena eman zioten. 713. urtean musulmanek hartu zuten eta 1148. urtean, genoarren laguntzaz, Ramon Berenguer IV.ak. Udal liburutegian XIII. mendeko Libre de les Costums generals de Tortosa dokumentu ospetsua gordetzen da, Kataluniako kodize garrantzitsuenetako bat.
Demografia [aldatu]
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 24.306 | 27.455 | 32.405 | 35.315 | 36.918 | 45.903 | 43.789 | 46.695 | 31.188 | 29.452 | 28.933 | 35.143 |
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Katalanez) Tortosako udalaren webgunea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Kataluniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
| Baix Ebreko udalerriak | ||
|---|---|---|
|
l'Aldea • Aldover • Alfara de Carles • l'Ametlla de Mar • l'Ampolla • Benifallet • Camarles • Deltebre • Paüls • el Perelló • Roquetes • Tivenys • Tortosa • Xerta |
||