Khristian Rakovski
Wikipedia(e)tik
Khristian Georgievitx Rakovski (Gradets, Otomandar Inperioa, 1873 - Orel, Sobietar Batasuna, 1941) bulgariar iraultzailea izan zen. Montpellierren egin zituen medikuntzako ikasketak. Alderdi sozialista antolatzeko lanetan jardun zuen, Bulgarian lehenik eta Errumanian 1900tik aurrera. Errusiako Iraultza gertatu zenean Moskura abiatu zen (1917), eta Sobietar Batasuneko alderdi komunistako kide egin zen (1919). Ukrainako komisarioen kontseiluko lehendakari izendatu zuten, eta sobieten ordezkari izan zen Londresen (1923-1925) eta Parisen (1925-1927). Troskismoaren jarraitzaile zelakoan, alderditik bota zuten 1927an, eta 20 urtez bortxazko lanak egitera kondenarazi zuen Stalinek.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.