Kokand
Wikipedia(e)tik
|
Kokand |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Qo‘qon / Қўқон |
| Estatua | |
| Probintzia | Fergana probintzia |
| Koordenatuak | 40°31′43″N 70°56′33″E / 40.52861°N 70.9425°EKoordenatuak: 40°31′43″N 70°56′33″E / 40.52861°N 70.9425°E |
| Garaiera | 409 m |
| Biztanleria | 192.500 bizt. (1999) |
Kokand edo Kokhand (uzbekeraz: Qo‘qon / Қўқон; persieraz: خوقند; txagataieraz: خوقند; errusieraz: Коканд) Uzbekistango hiria da, Fergana probintzian, Ferganako haranaren mendebalean. 161.000 biztanle ditu.
Burdinbidegune garrantzitsua da. Industria kimikoa, metalgintza, janari-industria eta ehungintza ditu jarduera ekonomiko nagusi.
Historia [aldatu]
Ruj izeneko sha edo buruzagiak XVIII. mendearen hasieran Ferganan sortu zuen khanerriko hiriburua izan zen Kokand. Txinaren mende egon zen aldi batez (1758) eta Tashkent eta Turkestan aldera hedatu zen khanerria XIX. mendearen hasieran. 1866an, errusiarrek beretu zuten.