Kordobako Kaliferria
|
Kordobako Kaliferria |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 756 – 1031
Monarkia |
|||||||
|
|
|||||||
Kaliferria 1000. urte inguru |
|||||||
| Sorrera | 756 | ||||||
| Ezeztapena | 1031 | ||||||
| Hiriburua | Kordoba | ||||||
| Hizkuntza(k) | arabiera mozarabiera hebreera |
||||||
| Erlijioa | Islam sunita | ||||||
|
|||||||
Kordobako Kaliferria[1], baita Kordobako omeiatar kaliferria edo Mendebaldeko kaliferria (arabieraz: خلافة قرطبة; Khilāfat Qurṭuba) Al-Andalusko erakunde musulmana zen. 929an Abderraman III.ak sortu zuen, Al-Andalusen urrezko aroan.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
929an Abderraman III.ak orduko etsai guztiak mendean hartu eta gero, al Nasir li-din Allah (euskaraz "Jaungoikoaren erlijioa irabazarazi duena") ezizena hartu eta kalifa izendatu zion bere burua. Abderraman III.aren kalifaldia (929-961) eta haren seme Al Hakan II.arena (961-976) Al Andalusen urrezko aroa izan ziren.
Bere nagusitasuna adierazteko Abderraman III.ak bere hiriburua eraiki zuen: Medina Azahara. 1009an Hisham II.a kendu zutenean, fitna edo guda zibila hasi zen, azken kalifaren eta Almanzor bere hayib edo lehen ministroaren aldekoen artean. Ofizialki kaliferriak 1031 arte jarraitu zuen, taifatan banatu zen urtea.
Ekonomia [aldatu]
Kordobako kaliferria orduko potentzia ekonomikoa zen, merkataritza eta finantzari ekin zion lehendabiziko ekonomia Erromatar Inperioa desagertu zenetik.
Kordoba hiriburuak 935ean 250.000 eta 1000 urtean 500.000 biztanle zituen, orduko munduko hiri nagusienetako bat izanik. Toledo (37.000), Almeria (27.000), Zaragoza (17.000) edo Valentzia (15.000) ere hiri handiak ziren.
Kordobako kalifak [aldatu]
- Abderraman III.a (929-961)
- Al Hakan II.a (961-976)
- Hisham II.a (976-1000) eta (1010-1013)
- Mohamed II.a (1009)
- Suleiman al-Mustain (1009) eta (1013-1016)
- Ali ben Hamud al-Nasir (1016- 1018)
- Abderraman IV.a (1018)
- Al-Qasim al-Mamun (1018-1021) eta (1023)
- Yahya al-Muhtal (1021-1023) y 1025-1026)
- Abderraman V.a (1023-1024)
- Mohamed III.a (1024-1025)
- Hisham III.a (1027-1031)
Bibliografia [aldatu]
- Lévi-Provençal, Évariste, España musulmana hasta la caída del califato de Córdoba (711-1031), Madril, 1957.
- Sánchez Albornoz, Claudio, La España musulmana según los autores islamitas y cristianos medievales, Bartzelona, 1946.
- Torres Balbás, L., Ciudades hispanomusulmanas, Madril.
- Vernet, J., La cultura hispano árabe en Oriente y Occidente, Bartzelona, 1978.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
| Al Andalusko historia | ||
|---|---|---|
|
Konkista • Kordobako emirerria • Kordobako kaliferria • Taifa erresumak • Granadako Erresuma |
||