LG Electronics

Wikipedia, Entziklopedia askea
LG» orritik birbideratua)
LG Electronics
Datuak
Motanegozioa, enpresa, Marka eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaEtxetresna elektrikoa
HerrialdeaHego Korea
Jarduera
KidetzaLinux Fundazioa, World Wide Web Consortium, Wi-Fi Alliance, FIDO Alliance (en) Itzuli eta Wireless Power Consortium
Eskumendekoak
Enplegatuak90.578 (2011)
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia
JabeaLG Corporation
Ekonomia
Diru-sarrerak48.200.000.000 $ (2010)
Balore-burtsaLondresko burtsa eta Korean Stock Exchange (en) Itzuli
Historia
Sorrera1958ko urria
Sortzailea
Jasotako sariak
BigBrotherAwards  (2014)
webgune ofiziala
Facebook: theLGstory Twitter: LGElectronics Instagram: lgdobrasil LinkedIn: lg-electronics Youtube: UCrIAnDo3VuWex3fywkGpB1g Pinterest: lgusa Edit the value on Wikidata

LG Electronics Inc. (koreeraz: 엘지 전자; RR: Elji Jeonja) elektronika multinazional bat da, 1958. urtean Hego Korean sortua. LG Korporazioaren parte da, eta bere egoitza Yeouido-dongen dago, Seulen, Hego Korean. Lau negozio-unitate estrategikoz osatuta dago: etxetresna elektrikoak, aire girotze, informatika eta telebista, audio eta bideo gailuak.[1] Enpresak 128 operazio ditu mundu osoan, 70.000 langilerekin. [2][3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958 - 60ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GoldStar VD-191 telebista, 1966an ekoiztua

1958. urtean sortu zen GoldStar izenez (koreeraz: 금성), Koreako Gerra ostean herrialdean bertan sortutako kontsumo elektronikaz hornitzeko. Hitachi multinazionalarekin zuen harreman onei esker, GoldStar Hego Koreako lehen irratiak ez ezik, telebistak, hozkailuak, aire-girogailuak eta arropa-garbigailuak ere ekoiztu zituen.[4]

1995eko otsailaren 28an beste bi konpainiarekin fusionatu zen: Lucky Chemical, GoldStar eta GoldStar Cable. Fusio honetatik Lucky-Goldstar agertu zen, geroago LGra laburtu zena.

1970eko hamarkada - 1990eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970ean publikora zabaldu zen konpainia. Hortik gutxira, 1976. urterako, milioi bat telebista ekoizten zituen urtero.[5] 1982an Koreatik kanpoko lehen lantegia ireki zuen, Huntsville, Alabaman (AEB). 1994an LG Electronics izena eta bere gaur egungo logoa hartu zituen enpresak. 1999an Zenith telebista ekoizle amerikarra bereganatu zuen, eta Philips LCD enpresarekin sozietate taldeaniztun bat ezarri zuen, geroago LG Display izango zenarekin.[6]

2000 - Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LG Mini Hi-Fi LG XC12 audio gailua, 2008an inguru ekoiztua

2002an LG Electronics enpresatik banandu zen, izena mantenduz. Hortaz, esan daiteke GoldStar izenez hasi zen enpresa jadanik ez dela existitzen. Hala ere, 2005ean enpresa Mundu Marken zerrendan (ingelesez Top Global Brand deritzona) sartu zen eta 2006an % 14 hazi zen enpresa.[7] 2009an bere kide den LG Display munduko LCD fabrikatzailerik handiena izan zen. Handik gutxira, 2010ean, telefono adimendun industriara sartu zen LG Electronics.

2012. urtean LG Electronics eta beste bost enpresek Europar Batasunak ezarritako isunak jaso zituzten. 1.470 milioi euroko isunetik 295,6 milioi ordaindu behar izan zituen LG Electronicsek telebisten prezioak ezartzeagatik kartel baten ia hamar urtetan zehar.[8] Urte berean munduko 84 hazbeteko lehen ultra-HD telebista ekoizten hasi zen enpresa.[9]

2015ean Giza Eskubideei lotutako tirabira batean izan zen enpresa, The Guardian aldizkariko Rosa Morenok, LGk azpikontratatutako telebista muntaketa fabrika bateko langilea izan zenak, idatzitako artikulu bat argitaratu zenean. Morenoren arabera, esku biak galdu zituen enpresan eta ez zuen jaso laguntza nahikorik.[10]

2017an LG Electronicsek demandak jaso zituen haien telefono adimenduen hardware matxuren kudeaketa zela eta. Hurrengo urtean enpresako telefono hauen produkzioa Vietnamera mugitu zen. Ordura arte Hego Koreako lantegietan ziharduten langileak beste fabrika batera mugitu ziren.[11]

2020an 4.400 milioi dolarreko galerak izan zituen enpresak eta, horregatik, hurrengo urtean LG Electronicsek telefono adimenduak egiteari utzi egin zion.[12][13][14] Urte bereko ekainean YouTube plataformako Hardware Unboxed erabiltzaileak bideo bat argitaratu zuen, LGko ordezkari bat enpresak sortutako pantaila baten berrikuspena manipulatzen saiatu zela salatuz.[15]

Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko LG NetCast

LG Electronicsek munduko lehen Internet telebista ekoiztu zuen 2007an, Net Cast Entertainment Access izenarekin. Funtzionalitate gehiago inplementatzean, LG Smart TV izenarekin merkaturatu ziren 2011tik aurrera. 2013an enpresaren lehen OLED telebista merkataratu zen. Urte horretan, blog bateko erabiltzaile bat konturatu zen LG Smart TV telebisten pribatutasun-politikan ezarri gabeko datu batzuk LG eta haien kideei bidaltzen zizkiotela. Datu hauen artean ikusitako kanal eta emanaldiak ez ezik, telebistan txertatutako USB memoria gailuen barneko artxiboen izenak ere badaude.[16][17]

LG Electonicsek ekoiztutako telebisten urrutiko kontrolek Hillcrest Labsek sortutako Freespace teknologia erabiltzen dute keinu bidezko nabigazioa gauzatzeko, eta DragonNaturallySpeaking teknologia ahotsaren bidezko kontrola gauzatzeko.[18][19] 2014. urtetik aurrera, LG Smart TV telebista batzuek webOS sistema eragilea erabiltzen dute.[20]

Gailu mugikorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LG Cookie telefonoa

LG Electronicsek telefono mugikorrak, tabletak, portatilak eta erloju adimentsuak ekoiztu ditu bere historian zehar.

Telefonoei dagokionez, Hego Koreako merkatuan soilik aritu ziren 1995tik 2000ra arte, eta merkatu globalean 2021era arte. Haien produktuen artean LG Chocolate (2006) mugikorra zegoen, ukimen-pantaila teknologia zabaltzen hasi zena. LG Prada eta LG Shine mugikorrak (2007) munduko ukipen-pantaila kapazitiboko lehen telefono mugikorrak izan ziren.[21] Honek guztiak enpresak ukimen-paintailen aintzindari izatea eragin zuen.[22]

LG Flex telefonoa
2020ko LG Wing telefono adimentsua

Enpresaren telefonoen artean nabarmenak dira LG Cookiea (2008), ukimen-pantailako prezio oneko mugikorra; Optimus serieko LG Optimus 2X (2010) eta LG Optimus 3D (2011) telefonoak, dual-coredun eta 3 dimentsioko pantailadun munduko lehen mugikorrak, hurrenez hurren; LG Flex (2013) telefonoa, enpresak egindako pantaila malgudun lehen mugikorra; LG G3 (2014) telefonoa, 1440p-ko pantailadun lehen mugikorra; LG V20 (2016) telefonoa, kalitate handiko kamera eta audioarekin; eta LG G6 (2017) telefonoa, 5,7 hazbeteko pantailarekin, 128 GBeko memoriaduna eta kalitate handiko audioduna.[23][24][25][26]

Esan bezala, 2021eko uztailean LG Electronicsek bere telefono adimendu produkzioa alde batera utzi zuen. Erabaki hau Samsung, Oppo eta Xiaomi moduko enpresen lehia zela-eta hartu zen.[27][28]


Etxetresna elektrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LGren arropa-garbigailu eta lehorgailu bana

LG Electronicsek hozkailuak, arropa-garbigailuak, lehorgailuak, xurgagailuak, aire-girotze gailuak eta mikrouhin labeak ekoizten ditu. 2014ko ekainean enpresak sortutako etxetresna adimentsuak merkaturatu zituen Hego Korean. Tresna hauek HomeChat mezu zerbitzuaz baliatzen dira gailuak kontrolatzeko. Zerbitzu honek LINE erabiltzen du, Naver konpainiaren mezu aplikazioa.

2021eko abenduan, enpresak iragarri zuen arropa-garbigailu modelo berri bat probatzen zegoela. Modelo honek CO2 likidoa erabiltzen du detergente bezala, ur zikinik sortu barik eta gas hondakina sortzen. Bi urtetan zehar probatuko dituzte makina hauek, segurtasuna bermatzeko asmoz.[29]

Babesletzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresaren babesletza nabarmenetarikoak hurrengokoak dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Electrónica de Consumo - Innovación y Tecnología» LG España (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  2. (Ingelesez) Inc, LG Electronics. «LG Electronics Honored With 21 CES 2016 Innovation Awards» www.prnewswire.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  3. «About LG Electronics | LG Newsroom» web.archive.org 2019-10-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  4. (Koreeraz) www.etnews.com. (2008-03-24). «[전자산업 50년, 새로운 50년(11)TV국산화와 가전산업의 태동»] 미래를 보는 신문 - 전자신문 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  5. (Ingelesez) «About LG > History» www.lgcorp.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).[Betiko hautsitako esteka]
  6. (Ingelesez) Street Journal, Hae Won ChoiStaff Reporter of The Wall. (1999-03-16). «LG Semicon Sale Is Seen Helping LG Electronics» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  7. «BusinessWeek Online: Top 100 Global Brands Interactive Table» web.archive.org 2008-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  8. «Philips, LG Electronics, 4 others fined 1.47 billion Euros for EU cartel» The Economic Times 2012-12-05 ISSN 0013-0389. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  9. (Ingelesez) «LG's 84-inch 4K TV goes on sale in the US for $19,999, home mortgage optional» Engadget 2012-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  10. (Ingelesez) Moreno, Rosa. (2015-06-11). «When I lost my hands making flatscreens I can't afford, nobody would help me» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  11. (Ingelesez) Park, Ju-Min. (2019-04-25). «LG Electronics to shut South Korea phone plant, move production to Vietnam» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  12. (Ingelesez) updated, Harish Jonnalagadda last. (2021-04-05). «It's official: LG is exiting the smartphone business» Android Central (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  13. (Ingelesez) «(LEAD) LG Electronics exits from loss-making mobile biz» Yonhap News Agency 2021-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  14. (Ingelesez) Porter, Jon. (2021-04-05). «LG is quitting the smartphone business» The Verge (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  15. Bribes & Manipulation: LG Wants to Control Our Editorial Direction. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  16. Doctorbeet. (2013-11-18). «DoctorBeet's Blog: LG Smart TVs logging USB filenames and viewing info to LG servers» DoctorBeet's Blog (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  17. (Ingelesez) Goodin, Dan. (2013-11-19). «Smart TV from LG phones home with user’s viewing habits, USB file names» Ars Technica (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  18. «Hillcrest Labs brings LG's Magic Motion remote to life, cheekily points out that Sony uses it, too» web.archive.org 2019-03-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  19. «Dragon brings voice control to smart TVs and set-top boxes - Computeractive - News» web.archive.org 2012-03-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  20. (Ingelesez) Byford, Sam. (2014-12-18). «LG's webOS 2.0 TVs are coming to CES» The Verge (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  21. (Koreeraz) 머니투데이. (2021-04-05). «초콜릿폰 성공에 너무 취했나…LG폰 철수의 결정적 이유» 머니투데이 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  22. (Ingelesez) «Nokia Tube, RIM Storm and LG Renoir: three new touchscreen big hitters» Rethink (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  23. (Ingelesez) published, Gary Cutlack. (2011-07-06). «LG Optimus 3D review» TechRadar (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  24. (Ingelesez) «LG G Flex appears on the FCC with AT&T-friendly LTE» Engadget 2013-11-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  25. (Ingelesez) «LG G Flex announced with vertically curved 6-inch 720p screen, 'self-repairing' back cover» Engadget 2013-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  26. (Ingelesez) LG V20 unveiled with Android 7.0 Nougat, dual rear cameras and secondary screen. 2016-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  27. (Ingelesez) Jolly, Jasper. (2021-04-05). «LG to pull out of mobile phone market» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  28. (Ingelesez) «LG confirms it's shutting down its mobile business» Engadget 2021-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  29. Chang-won, Lim. (2021-12-30). «LG Electronics allowed to develop eco-friendly liquid CO2 washer» www.ajudaily.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  30. Mindshare. «London’s first ever snow and music festival strengthens LG’s corporate sponsorship portfolio» PRLog (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]