La Órbita de Endor

Wikipedia, Entziklopedia askea


La Órbita de Endor edota LODE (euskaraz Endorren Orbita) 2011n sortu eta Antonio Runak zuzendu eta aurkeztutako espainiar podcast bat da, solasaldi formatuan grabatu eta astero aireratzen da. Honetan, fantasia eta zientzia-fikzioa entretenimenduaren ikuspuntutik jorratzen dira, zinema, bideo-joko, komiki, manga, anime, literatura eta telesailetan agertzen diren genero horietan sailkatutako produktuak aztertuz. Asteroko bataz besteko deskarga kopurua 15.000-25.000 artean dago. iTunes eta iVooxplataformetako sailkapenetan bere generoko lehen postuan dagoen podcasta da.

Jorratutako gaiak zorroztasun eta sakontasunez aztertzeagatik nabarmentzen da, mahainguru atsegin eta lasai moduan, friki eta geekei buruzko aipamen ugariak eginez. Mahaingurua Antonio Runa eta solaskide bat edo gehiagoren artean ezartzen da. Saio bakoitza Antonio Runaren sarrera batekin hasten da, monologo baten bidez bere bizipenen bat, edo egunerokoan jazotako edota irudimenezko gertakariren bati buruz solastuz, honi biraketa narratibo bat ematera jokatu ohi du, eta normalki podcastaren ondorengo edukien eta solaskideen aurkezpenari lotzen du. Entzulegoaren podcastari buruzko iritzia Twitter, Facebook edo posta elektroniko bidezko kontaktuen bidez jakinarazten da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Podcastaren izenak, Endorren Orbita, erreferentzia bikoitza gisa eta fantasia eta zientzia-fikzioaren fandomaren aipamen modura uler daiteke: Star Wars sagako Endor planeta edota haren Endorreko Ilargia satelitea; eta Eraztunen Jaunaren sagako Erdialdeko Lurraldearena ere bai, honetan quenya elfiar hizkuntzan Endor edo Endórë deitzen baita.

Hasiera bateaz proiektua Tannhäuser Atea (La Puerta de Tannhäuser) deitzera zihoan, Blade Runner filmeko Roy Batty erreplikantearen bakarrizketa ospetsuaren omenez, baina entzuleek berau bilatzeko unean izenburua zuzen letreiatzeko izango zuten zailtasuna zela eta, izena gaur egungora aldatu zen, aurrez beste izen batzuk baztertuz, tartean Baxter Eraikina (El Edificio Baxter) eta Morgulgo Zuloa (El Antro de Morgul). Gaztelaniazko izena osoa erraz ahoskatu litekeen LODE akronimo soilera laburbiltzeak, podcastaren sortzaileak izen hori bururatu eta minutu eskasera jada behin behineko izena izateko balio izan zion.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru programa orokor daude: estandarra, monografikoak eta bereziak.

  • Estandarra. Bi edo hiru ataletan banatua, honetan produktu ezberdin bat aztertu edota fantasia eta zientzia-fikzioaren inguruko gai bati buruz solasten da. Espedientea izenpean sarri jorratzen diren gaiak daude... Star Wars, Star Trek edo Eraztunen Jaunaren munduetako ezaugarriak aztertzen dira.
  • Monografikoak. Produktu zabalen azterketa egiten da, adibidez Matrix, Dune, Rambo edo Zazpi Samuraiak, beren adar eta egokitzapen guztiak barne: liburuak, filmak, komikiak, bideo-jokoak edo telesailak.
  • Bereziak. Hainbat saioetara hedatzen dira: 15 orduko iraupeneko Battlestar Galactica frankiziari buruzko saioak, 16 orduko iraupeneko Superman pertsonaiari buruzko 4 saioak, 17 orduko iraupeneako Lost telesailari buruzko 4 saioak, edo 19 orduko iraupeneko Batman pertsonaiari buruzko 4 saioak.

Solaskideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antonio Runa
  • El Coronel Kurtz
  • Rafa Martínez
  • Rafa Pajis
  • Jaime Angulo
  • Antonio Monfort
  • Albert Galdor PR17
  • Pako Garrido
  • Elia Miriel Martell

Noizbehinkakoak:

  • Abraham Hithorso
  • Fran Prados
  • Alvaro Gekko
  • Halcón Maltés
  • Raúl Martín

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]