Lankide:Aitortxugg

Wikipedia, Entziklopedia askea


Plastiko-biodegradagarriak edo bioplastikoak materia organikoz eraturikoak dira, prozesu biologikoen bidez degrada daitezkeenak. Hala ere, badira materia organikoz eraturiko bioplastikoak prozesu biologikoek degrada ezin ditzaketenak; baita prozesu biologikoen bitartez degradagarriak diren materia ez-organikoz osaturiko plastikoak ere[1]. Polimeroez eratuta daude. Hortaz gain, bioplastikoak degradatzen dituen izakiaren arabera sailka daitezke, hala nola; algak, onddo zein bakterioak.

Hainbat ikerketek irtenbide itxaropentsua eman dute Polietilenozko Terefelatoa edo PET plastikoa biologikoki erabiliz degradatzeko. . Izan ere, mikroorganismoak plastikoak kolonizatzeko gai dira, hots, hauen gainazalera atxikitzeko eta, ondoren, entzima hidrolitikoen bidezko degradazioa burutu dezakete, makropolimeroak oligopolimerotan edota monomerotan bilakatuz. Orokorrean, polimeroen biodegradazioa bi motako entzimen aktibitateari esker gerta daiteke, depolimerasa extrazelularrak eta intrazelularrak, esate baterako, laktasak, hidrolasak, esterasak eta deshidrogenasak[2].

Degradazioaren prozesu orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biodegradazioa hainbat mikroorganismoek, hala nola, onddo eta bakterioak, burutzen duten deskonposizio-prozesuari deritzo. Prozesu honen bidez polimero naturalak (lignina, zelulosa…) zein polimero sintetikoak (polietilenoa, poliestirenoa…) degradatzen dira.  Hala ere, mikroorganismoen ezaugarrien araberako prozesua da[3].

Edozein elementu degradatzeko prozesuan, bi degradazio-mota bereizten dira: degradazio primarioa eta bukaerako degradazioa. Degradazio primarioan, mikroorganismoek konposatuen eraldaketa biokimikoak burutzen dituzte. Bukaerako degradazioan, ordea, mikrobioaren biomasan mineralizatu edo eransten da[4].

Mikroorganismoek burututako degradazio prozesua.

Hala ere, plastiko bat biodegradagarria izan dadin, haren osagai nagusia diren polimeroen kateak malguak eta estereo konfigurazioa izan behar dute, entzimaren gune aktiboan sartzeko. Hortaz gain, pisu molekularrak eta haren balantzeak zein hidrofobizitateak, materialaren degradazio ahalmenean eragiten dute[4]. Ingurunea ere garrantzi handikoa da degradatzerako orduan, honetako faktore biotiko eta abiotikoen kontzentrazio eta multzoak baldintzatzen duelako prozesuaren abiadura[5]. Bioplastikoen degradazioa, orokorrean, bitan bana daiteke gertatzen diren baldintza oxigenikoen arabera[5]:

Plastikoen degradazioan eragiten duten faktoreen zerrenda.
Baldintzak Tratamenduen metodoa Mikroorganismoak Tenperaturak
Aerobikoa Konpostajea Onddoak, bakterioak eta aktinomizetoak. ≤ 35ºC: etxean.

50-60ºC: industrian.

Anaerobikoa Hartzidura anaerobikoa Bakterioak ≤ 35ºC: mesofilikoki.

50-60ºC: termofilikoki.

Hortaz gain, plastikoak osatzen dituzten polimeroen deskonposaketaren ordenak garrantzi handia dauka. Izan ere, polimero bakoitza baldintza ezberdinetan degradatzen da. Degradatzeko errazenetik konplexuenera, ondorengo ordena jarraitzen du[1]:

Plastikoen sailkapena degradazioaren arabera, degradatzeko errazenetik konplexuenera[1].

Degradatzeko prozesu biologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpostajea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpostajea ingurune aerobikoan materia organikoaren deskonposizio eraenduari deritzo; bakterio, aktinomizeto eta onddoek burutzen dutena. Prozesuaren ondorioz CO2, H2O eta beroa askatu zein landareentzako erabilgarri diren mineral, biomasa eta hummus-a eratzen dira[5].

Konpostajearen etxeko prozedura eta prozesu industrialaren arteko ezberdintasun garrantzitsuena degradazio osorako beharrezko denbora da. Izan ere, industrietan erabilitako tenperatura altuen ondorioz, erreakzioen abiadura azkartzen da. Hortaz gain, plastiko konpostagarriek plastiko biodegradagarrien azpikategoria bat osatzen dute, besteekin alderatuz deskonposizio-abiadura azkarragoak baitituzte[5].

Degradazio anaerobikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Degradazio anaerobikoa prozesu biokimiko bat da, zeinetan ingurune ezberdinetatik lorturiko materia organikoa biogas, biosolido eta disolbaturiko materia organikoa sortzeko erabiltzen den. Lau urratsetako prozesua da: hidrolisia, azidogenesia, azetogenesia eta metanogenesia[5].

Metabolito erabilgarriak lortzeko burutzen den hidrolisiak bi fase dauzka: entzima polimeroari atxikitzea eta pisu molekular gutxiko konposatuen lorpena[6]. Lortutako ekoizkinen artean glukosa, kate luzeko gantz-azidoak eta aminoazidoak daude. Hala ere, badira konposatu batzuk degradatzeko zailagoak direnak, hala nola, zelulosa edo lignina, hauen egitura konplexuen ondorioz[5].

Ondoren, azidogenesia gertatzen da, zeinean hidrolisiko ekoizkinen xurgapenaren bidez, mikroorganismo azidogenikoek gantz-azido erdi-iragazkorrak eratzen dituzten. Azetogenesian, gantz-azidoak azetato, hidrogeno eta karbono dioxidora eraldatzen dira. Azkenik, metanogenesian ekoizkinak metano bilakatzen dituzte[5].

Organismo biodegradatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organismo biodegradatzaileen biodibertsitatea ingurunearen menpekoa da[6].

Mikroalgak Onddoak Bakterioak
Anabaena spiroides, Navicula pupula, Scenedesmus dimorphus, Chlamydomonas reinhardtii. Aspergillus spp., Penicillium spp., Geotrichum spp., Cladosporium spp., Phlebia spp., Trametes spp., Candida spp. Bacillus sp., Pseudomonas sp., Actinomycetes sp., Enterobacter sp..

Mikroalgak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Algek, batez ere mikroalgek, plastikoak degrada ditzakete sintetizatutako toxina edo entzimen bidez, polimero plastikoak karbono iturri gisa erabiltzen dituzten bitartean. Mikroalgak degradaziorako hautagai potentzialak dira bakterio degradatzaileekin alderatuta. Izan ere, mikroalgek ez bezala, bakterioek kutsatzaile biologikotzat hartzen dira endotoxinak ekoizten baitituzte.

Kutsatzaile biologikotzat har daitezkeen bakterio-sistemekin alderatuz endotoxinak direla eta, eta hazteko karbono-iturri aberatsa behar denez, mikroalgak hautagai potentzialak dira, ez baitute endotoxinarik, eta karbono-iturri organikorik ez da behar baldintza fotoautotrofoetan. Hortaz gain, biodegradazioa abiaraziko dute entzima ligninolitiko eta exopolisakaridoen bidez, eta sorturiko polimeroak algek erabiltzen dituzte karbono iturri gisa.

Wen Yi eta kolaboratzaileek [2] burututako ikerketan, alga urdin-berdea (Cyanobacterium phyluma), Anabaena spiroides, LDPE (dentsitate baxuko polietilenoa) degradatzeko gaitasun handiena aurkeztu zuen (% 8,18). Hortaz gain, beste mikroalga batzuk ere, Navicula pupula diatomeoa (% 4,44) eta Scenedesmus dimorphus alga berdea (% 3,74) kasu, degradatzeko gaitasuna aurkeztu zuten. Bestalde, Sarmah eta Rout-en ikerketak[7] ur gezako zianobakterio batzuk (Phormidium lucidum eta Oscillatoria subbrevis, hain zuzen) LDPE-aren biodegradaziorako interesgarriak izan daitezkeela adierazi zuten.

Horrez gain, mikroalgak genetikoki eralda daitezke entzima degradatzaileak sortu eta jariatzeko. Adibidez, Kim eta kolaboratzaileek [8] frogatu zutenez, Chlamydomonas reinhardtii mikroalga berdea PETasa entzima adierazteko genetikoki eraldatu ondoren, PET plastikoen gainazaletan zuloak sortzeko ahalmena aurkeztu zuen.

Onddoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddoek ere plastikoak degrada ditzakete, bereziki hurrengo genero hauek: Sporotrichum, Talaromyces, Phanerochaete, Ganoderma, Thermoascus, Paecilomyces, Thermomyces,  Geotrichum, Cladosporium, Phlebia, Trametes, Candida, Penicillium, Chaetomium eta Aerobasidium. Lehendabizi, plastikoen gainazalean atxikitzeko hidrofobina izeneko proteina jariatzen dute. Aipatutako mikroorganismoak hainbat inguruneetatik isolatu daitezke[2].

Onddoen agerpena degradazio zaileko bioplastikoen konpostajerako garrantzi handikoak diren arren, soilik lurzoru eta konpostean ageri dira[5]. Hortaz gain, hirialdeetako plastiko hondarren degradazioa aztertzeko egindako ikerketa batean, Trichoderma viride espeziea isolatu zen, zeinak lurzoruko plastikoetatik zelulosa ekoizten zuen[9].

Halere, plastikoen degradaziorako gehien erabilitako onddoak Aspergillus generokoak dira, hainbat mota ezberdinetako plastikoak degradatzen dituztelarik. Izan ere, dentsitate baxuko polietilenoa edo LPDE degradatzeko ahalmena dute, baita beste motatako polietilenoak ere[9]. Polietilenoen degradazioa garrantzi handikoa bilakatu da azken mendeetan zehar, plastiko-mota erabilienetarikoa baita.

Bakterioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat bakterio plastikoak degradatzeko gai dira, adibide batzuk aipatzekotan, PLA (poliazido laktikoa) plastiko mota: Bacillus sp., Pseudomonas sp., P. geniculate, Pseudonocardia sp. eta Serratia espezieak; PET plastikoa: Ideonella sakaiensis[10]. Hala ere, hauek ekoizten dituzten substantzia degradatzaileak ingumen ezberdinekiko sentikortasun ezberdinak dituzte. Beraz, batzuk besteak baino egonkorragoak dira. Adibide gisa I. sakaiensis kasua aipatu daiteke, zeinaren PETasa entzima degradatzaileak ez den ongi egokitzen hondakin plastiko gehien pilatzen diren itsas-ingurunetara.[2]

Era berean, Actinomyces generoa arrakastatsu suertatu zen, haren degradazio-ahalmen handiaren ondorioz. Izan ere, ia %50eko biodegradazio-maila dauka polietileno gehienen kasuan[9]. Hortaz gain, Brevibacillus borstelensis bakterio termofiloa lurzorutik isolatu eta dentsitate baxuko poliestilenoaren degradazioa burutu dezakeela behatu da bakterio honen karbono-iturri gisa bezala erabilita[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Agarwal, Preeti; Soni, Renu; Kaur, Pritam; Madan, Akanksha; Mishra, Reema; Pandey, Jayati; Singh, Shreya; Singh, Garvita. (2022). «Cyanobacteria as a Promising Alternative for Sustainable Environment: Synthesis of Biofuel and Biodegradable Plastics» Frontiers in Microbiology 13  doi:10.3389/fmicb.2022.939347. ISSN 1664-302X. PMID 35903468. PMC PMC9325326. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  2. a b c d (Ingelesez) Chia, Wen Yi; Ying Tang, Doris Ying; Khoo, Kuan Shiong; Kay Lup, Andrew Ng; Chew, Kit Wayne. (2020-10-01). «Nature’s fight against plastic pollution: Algae for plastic biodegradation and bioplastics production» Environmental Science and Ecotechnology 4: 100065.  doi:10.1016/j.ese.2020.100065. ISSN 2666-4984. PMID 36157709. PMC PMC9488055. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  3. a b (Ingelesez) Bhardwaj, Himani; Gupta, Richa; Tiwari, Archana. (2013-06). «Communities of Microbial Enzymes Associated with Biodegradation of Plastics» Journal of Polymers and the Environment 21 (2): 575–579.  doi:10.1007/s10924-012-0456-z. ISSN 1566-2543. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  4. a b academic.oup.com  doi:10.2307/1312174. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  5. a b c d e f g h (Ingelesez) Havstad, Maja Rujnić. (2020-01-01). Letcher, Trevor M. ed. «Chapter 5 - Biodegradable plastics» Plastic Waste and Recycling (Academic Press): 97–129.  doi:10.1016/b978-0-12-817880-5.00005-0. ISBN 978-0-12-817880-5. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  6. a b (Ingelesez) Tokiwa, Yutaka; Calabia, Buenaventurada; Ugwu, Charles; Aiba, Seiichi. (2009-08-26). «Biodegradability of Plastics» International Journal of Molecular Sciences 10 (9): 3722–3742.  doi:10.3390/ijms10093722. ISSN 1422-0067. PMID 19865515. PMC PMC2769161. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  7. (Ingelesez) Sarmah, Pampi; Rout, Jayashree. (2018-11-01). «Efficient biodegradation of low-density polyethylene by cyanobacteria isolated from submerged polyethylene surface in domestic sewage water» Environmental Science and Pollution Research 25 (33): 33508–33520.  doi:10.1007/s11356-018-3079-7. ISSN 1614-7499. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  8. Kim, Ji Won; Park, Su-Bin; Tran, Quynh-Giao; Cho, Dae-Hyun; Choi, Dong-Yun; Lee, Yong Jae; Kim, Hee-Sik. (2020-04-28). «Functional expression of polyethylene terephthalate-degrading enzyme (PETase) in green microalgae» Microbial Cell Factories 19 (1): 97.  doi:10.1186/s12934-020-01355-8. ISSN 1475-2859. PMID 32345276. PMC PMC7189453. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  9. a b c (Ingelesez) Venkatesh, S.; Mahboob, Shahid; Govindarajan, Marimuthu; Al-Ghanim, Khalid A.; Ahmed, Zubair; Al-Mulhm, Norah; Gayathri, R.; Vijayalakshmi, S.. (2021-05-01). «Microbial degradation of plastics: Sustainable approach to tackling environmental threats facing big cities of the future» Journal of King Saud University - Science 33 (3): 101362.  doi:10.1016/j.jksus.2021.101362. ISSN 1018-3647. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
  10. (Ingelesez) Janczak, Katarzyna; Dąbrowska, Grażyna B.; Raszkowska-Kaczor, Aneta; Kaczor, Daniel; Hrynkiewicz, Katarzyna; Richert, Agnieszka. (2020-11-01). «Biodegradation of the plastics PLA and PET in cultivated soil with the participation of microorganisms and plants» International Biodeterioration & Biodegradation 155: 105087.  doi:10.1016/j.ibiod.2020.105087. ISSN 0964-8305. (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).