Lankide:Amaia 12/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hirugarren Mundua vs Hiru Mundu


Hiru Munduen Teoria Mao Zedongek garatu zuen, eta Mendebaldeko Hiru Munduen edo Hirugarren Munduaren teorietatik ezberdintzen da. Mendebaldeko teorian, adibidez, Txina eta India Bigarren eta Hirugarren Munduaren parte dira, hurrenez hurren, baina, Maoren teorian, esplotatutako nazioz osatutako Hirugarren Munduaren parte dira bai Txina eta bai India. Maok espero zuen Txina eta Indiaren egoera beretsuan zeuden herrialdeek, Txina eta Indiaren eredu berari jarraitu ez ezik, inspirazioa izango zutela beste hirugarren bide batzuei ekiteko, komunismoa eta kapitalismoaren arteko gatazka desafiatzea helburu.


Hirugarren Mundutartasuna

Hirugarren Mundutartasuna 1940ko hamarkada amaieran edo 1950eko hamarkada hasieran Gerra Hotzean sortutako kontzeptu politiko eta ideologikoa da, Ameriketako Estatu Batuen edo Sobietar Batasunaren alde jarri nahi ez zuten nazioen artean batasuna sortu nahi zuena. Kontzeptua Maoismo-Hirugarren Mundutartasun teoria politikoarekin oso lotuta dago, baina ez da gauza bera.

Hirugarren Mundutartasuneko pentsalari eta buruzagi politikoek adierazi zuten Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko zatiketek eta gatazkek lehen mailako garrantzia politikoa zutela Gerra Hotzaren garaiko Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko oposaketarekin alderatuz. Hiru Munduen ereduan, Ameriketako Estatu Batuen aliatu ziren herrialdeek osatzen zuten Lehenengo Mundua. Nazio horiek arrisku politiko gutxiago zuten, besteak baino hobeto funtzionatzen zuen demokrazia bat, egonkortasun ekonomiko handiagoa eta bizi-kalitate handiagoa, eta halaxe da gaur egun ere. Bigarren Mundua terminoak Sobietar Batasunaren menpe zeuden estatu sozialista industrial ohiei egiten zien erreferentzia. Beraz, Hirugarren Munduak ez NATO ez Bloke Komunistaren alde jarri ez ziren herrialdeak definitzen zituen. Iraganean Afrikan, Latinoamerikan, Ozeanian eta Asian koloniak izandako herrialde asko izendatzeko erabiltzen zen, normalean, terminoa. Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduko parte ziren herrialde berberak izendatzen ziren batzuetan, ekonomiaren nukleoa osatzen duten herrialdeen menpe dauden herrialde periferikoak izendatzeko.


Hirugarren Mundutartasuna deskolonizazioaren osteko mugimendu politiko berriei lotuta zegoen, baita Asiako, Afrikako eta Ekialde Hurbileko kolonia zaharretan nahiz Latinoamerikako estatu zaharretan (panarabismoa, panafrikanismoa, panamerikanismoa eta panasianismoa) sortutako erregionalismo forma berriei ere.


Hainbat buruzagi Hirugarren Mundutartasuna mugimenduarekin erlazionatu izan dituzte: