Lankide:Beñat Ayerra/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

GENEROA (GENUS)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canis Generoa

Generoa, izaki bizidunen sailkapenean, familia baino txikiagoa den eta oso antzekoak diren espeziez osatuta dagoen multzoa da, adibidez, txakurrak eta otsoak espezie berekoak ez izan arren, genero berekoak dira ( Canis generoa). Baina, hitza berez, nondik dator? Latinetik datorren GENUS hitzetik dator zehazki, familia edo mota esan nahi duena.

Nondik dator?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxonomia sailkapen buruzko zientzia da, zer esan nahi du honek? Talde ezberdinetan sailaktzen dituela izaki ezberdinak. Aplikatzen da, batez ere, biologiaren barruan, animalia eta landareen taldeak egiteko, baita beste izaki bizidunena ere. Lehehengo sailkapen taxonomikoa Aristotelesen esku egin zen, animaliak eta landareak ezberdinduz. Gainera, animalien taldean, odola zutenak eta ez zutenak ezberdindu zuen, eta landareen taldean, loredunak eta loregabeak. Lineo suediar botanikariak gaur egungo izaki bizidunen sailkapen eredua garatu zuen XVIII. mendean.

   Ba al dakizu   

Genero hitza, bere esanahia eta honen ingurari dagokiona, Joseph Pitton de Tournefort , ikertzaile eta landareen munduan adituak ezarri zion.

Sailkapena

Nola sailkatzen dira izaki bizidunak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eta nolakoa da lehen aipatutako sailkapena? Hemen duzue azalpen labur bat:

  1. Domeinua: harreman ebolutiboak kontuan hartzen dira.
  2. Erreinua: zelula-mailan amankomuneko ezaugarriak ditutzten izakiak.
  3. Filum edo Dibisioa: antolaketa sistema berdina duten izaki bizidunak, adibidez ornodunak (ugaztunak) eta ornogabeak (artropodoak)
  4. Klasea: ugaztunak, anfibioak, hegaztiak, adibidez.
  5. Ordena: hainbat familia ezberdinaz osatutako multzoa (felinoak haragijaleen ordenan sar daitezke).
  6. Familia: antzeko generoak osatzen dituzte (tigreak eta katuak felinoak dira).
  7. GENEROA: oso antzekoak, baina ezin dira elkarrekin ugaldu.
  8. Espeziea: elkarrekin ugaldu daitezke.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tigrea (Panther generoa)

Lehen aipatutako Canis generoaz gain, ziurrenik beste hainbat genero ezberdin ezagutzen dituzu. Horien artean Panther generoa daukagu (lehoiak, tigreak ...). Bestetik, landareen artean beste hainbat genero ditugu, adibidez Pinus generoa, pinu ezberdin ugari bere barnean egonda, Rosa generoa, edota espezie autoktonoago bat haritza, Quercus generokoa. Bakterioen artean ere aurkitu ahal dira beste batzuk, adibidez Salmonella generoa, bere espezieak normalean arrautzen oskolan aurki daitezkenak.

Baina oraindik ez dago oso argi geratu kontzeptu hau? Adibide hauetaz gain, generoaren kontzeptua ulertzeko adibide txiki bat proposatzen dizugu, horretarako, izaki bizidunen sailkapena familia bat bezala ikusi behar dugu, gure zuhaitz genealogikoa, alegia. Bertan partaide asko aurkitu ahal ditugu, adibidez guk, gure anai-arrebak, lehengusuak, etab. Kasu honetan, gure familia generoa bezala ulertuko dugu, oso antzekoak izanda, baina ezberdinak (adibidez abizenak aldatzen dira, etab). Guk eta gure anai-arrebak espezie ezberdinekoak izango gara, baina genero berdinekoa, gure lehengusuak beste generoko izakiak diren bitartean.

(Garrantzitsua! Hau bakarrik adibide bat da eta ez dugu nahastu behar gizakion benetako generoarekin (Homo))