Las Brujas de Zugarramurdi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Las Brujas de Zugarramurdi
Datuak
Jatorrizko izenburua Las Brujas de Zugarramurdi
Izenburua euskaraz Zugarramurdiko Sorginak
Urtea 2013
Estreinaldia 2013ko irailaren 14a
Generoa Komedia, Beldurrezko zinema
Herrialdea EspainiaEspainia
Zuzendaria
Álex de la Iglesia
Ekoizleak
Enrique Cerezo eta Franck Ribière
Gidoilariak
Álex de la Iglesia eta Jorge Gerrikaetxebarria
Aktoreak
Hugo Silva
Mario Casas
Jaime Ordóñez
Carmen Maura
Terele Pávez
Carolina Bang
Carlos Areces
Santiago Segura
Secun de la Rosa
Pepón Nieto
Macarena Gómez
Javier Botet
Enrique Villén
María Barranco
Gabriel Delgado
Musikagileak
Joan Valent
Argazkilariak
Kiko de la Rica
Jatorrizko hizkuntza
Gaztelania

Las brujas de Zugarramurdi (euskaraz "Zugarramurdiko Sorginak") Álex de la Iglesia euskal herritar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma 1610an Espainiako Inkisizioak Nafarroako Zugarramurdi udalerrian burututako sorginkeria prozesuan oinarritua dago, bertan 300 herritarrei sorginkeria egotzi, 40 herritar atxilotu eta azkenik haietako 11 sutan hiltzera zigortu zituelarik.[1]

2013ko irailaren 14an Torontoko Zinemaldian Witching and Bitching izenez estreinatu zen eta 2013ko Donostiako Zinemaldian modu ez ofizialean edota lehiaketatik at aurkeztu zen. Urte hartako irailaren 27an Hego Euskal Herrian ofizialki estreinatu zen, aldiz Ipar Euskal Herrian urriaren 30an.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

José (Hugo Silva), dibortziatutako aita, eta Tony (Mario Casas) edozein motako emakumeak erakartzen dituen gonazalea, "Urrea erosten da" denda batean estatuaz mozorrotuta (Jesukristo eta gudari orlegiz) lapurreta egin eta Manuelek (Jaime Ordóñez) gidatutako taxi batean ihes egiten dute, azken hau Iker Jiménezen mireslea eta lapurretak ikaratutako taxi gidaria (bai eta bere taxiaren bahiketak ereo). Lapurren helburua Frantziara ailegatu eta Eurodisneyra joatea da (Josék bere semea den Sergio (Gabriel Delgado) lapurretara eraman baitzuen, asteartea zelako eta bere semea bisitatzeko ordutegiko egunean kale egin nahi ez zuelako, ezta lapurreta horrengatik ere), baina bidean doazela Zugarramurdi herritik igaroko dira, bertako sorgin haragijale klan batek harrapatuko ditu (Carmen Maura, Terele Pávez eta Carolina Bang buru direlarik. Sorgin talde hau Carlos Areces eta Santiago Segurak ere osatuko dute. Era berean, Joséren emazte ohiak ere (Macarena Gómez) eta bi polizia inspektoreek (Secun de la Rosa eta Pepón Nieto) atzetik segika izango dituzte.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zugarramurdiko sorginkeria prozesua. Euskarazko Wikipedia. (Euskaraz)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]