Laturce mendiko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laturce mendiko gudua
Monte Laturce.JPG
Laturce mendia
Data 859
Lekua Laturce mendia, Errioxa
EspainiaEspainia 42°35′N 2°42′W / 42.583°N 2.700°W / 42.583; -2.700Koordenatuak: 42°35′N 2°42′W / 42.583°N 2.700°W / 42.583; -2.700
Emaitza Asturiarren garaipena
Gudulariak
Banu Qasi
Iruñeko Erresuma
Asturiasko Erresuma
Buruzagiak
Musa ibn Musa Ordoño I.a Asturiaskoa
Galerak
12.000 Ezezagunak

Laturce mendiko gudua edo bigarren Albeldako gudua 859an Albelda de Ireguatik gertu dagoen Laturce mendian Banu Qasiren buruzagia eta Borja, Tarazona, Terrer eta Tuterako jauna zen Musa ibn Musak eta Asturiasko erregea zen Ordoño I.ak zuzendutako armaden arteko gudua izan zen.

Gudua Albeldan Musak eraikitzen ari zen gotorleku berriaren setioan gertatu zen. Gudua eta zenbait egun aurrerago, gotorlekua erori zen. Laturcen izandako porrotaren ondorioz, Musak bere independentzia politari uko egitera bultzatua izan zen berriro Kordobako emirerriaren zuzendaritza onartuz.

Alfontso III.aren Kronikaren esanetan, urte ezezagun batean, Ordoñok Musaren aurka egin zuen, azkenak Albeldan gotorlekua eraikitzen ari zenean. Asturiasko erregeak gotorleku berria setiatu zuenean, Musak bere armada Laturce mendian kokatu zuen setioa bukatzeko asmotan. Ordoñok bere armada bitan banatu zuen: erdiak setioari ekingo zion eta besteek Musaren aurka egingo zuten. Guduaren emaitza setiatzaileen aldekoa izan zen: Musa larri zauritu eta ozta-ozta lortu zuen ihes egitea, Gartzia bere koinatua (Ibn Hazmen esanetan Musak Gartzia ezkondu zuen Oria izeneko alaba omen zuen). Asturiarrek 12.000 zaldun musulmanak hil zituztela esan zuten, eta kanpamenduan Karlos Burusoilak ordaindutako erreskatea aurkitu zuten. Ordoñok, orduan, bere armada osoa gotorlekua konkistatzeari ekitea erabaki zuen eta setioaren zazpigarren egunean lortu zuten. Defendatzaileak erail ondoren, harresiak bota zituzten. Musaren semea zen Lope ibn Musa, Toledoko gobernadorea zena[1], aitaren porrota ikustean, Ordoñori leialtasuna eskaini eta bere bizitza osoan ez zuen inoiz altxatu Asturiasko Erresumaren kontra. Hain zen latza gudua non 882an egindako Chronica Prophetica eskuizkribu asturiarrean Reges que regnaberunt in Spania ex origine Ismaelitarum Beniumele atalean (Asturiasko erregeen zerrenda dena) Ordoño I.a aipatzear Ipse allisit Albaida oharra baitu, hau da, "Honek Albelda suntsitu zuen"[2].

Chronica Albeldensis, gertuko San Martin monasterioan eta litekeena lekuko batek idatzia[3], Ordoñok setioan sarraskia egin ondoren Albeldan sartu zela zioen. Gainera, Musak Laturce mendiko bere kanpamenduan espantuka ari zela bere armada ezereztu zutenean erantsi zuen. Bera, darda batek jon izan ondoren, harrapatua izaterakoan izan zen, bere lagun batek—"soldadu kristaua izandakoa," ihes egiteko bere zaldia eskaini zion esker[4].

Historialariek guduaren data 859[5][6][7][8][9] edo 860.[10][11] urteetan kokatzen dute. Laturce mendian gertatutakoa aipatu zuen iturri garaikide bakarra Ibn al-Athir da. Honek esan zuen 245 AH. urtean (859ko apirilaren 7an hasi zena) Tarazonako waliak (garai hartan Musa ibn Musa) Iruñeko Erresuma inbaditu eta gotorleku kristaua hartu zuela, auzokoak preso hartuta. Hurrengo egunean guduan mendean hartua izan zen eta musulman asko erori ziren martiri.

Alfontso III.aren Kronikak, Albeldako guduaren ondoren, guda zela eta edo saldukeria zela eta, Musak Antso eta Emenon etsaien buruzagiak harrapatu eta preso hartu zituela dio[12]. Antso eta Emenonen harrapaketa data ezezagunekoa da baina Antso 855ean desagertu zen Gaskoinian Arnaldo bere loba eta Emenonen semea duke berritzat agertu zenean. Ibn al-Athir, Ibn Idari eta Ibn Khaldun Musak 855 edo 856an Marca Hispanicaren aurkako espedizioa egin zuela diote. Bestetik litekeena da Antso eta Emenon 851ko guduan edo 852an Annales regni Francorum aipatzen duten galdu berria zen Bartzelona berreskuratzeko kanpainan harrapatuak izatea. Karlos Burusoilak ordaindutako erreskatea 859an Ordoñoren soldaduek Laturce mendian Musak zuen kanpamenduan aurkitu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Évariste Lévi-Provençalen ustetan Toledoren ordez Tutera esan behar zuen, baina Claudio Sánchez-Albornozek Kronikarekin bat egin eta Toledoko wali zela esan zuen.
  2. Chronica Prophetica ingelesera itzulita
  3. Charles Julian Bishko Salvus of Albelda and Frontier Monasticism in Tenth-Century Navarre Speculum, 23. Liburukia, 4. zbk (1948ko urria), 559-590. orr.
  4. Batzuen ustez Gartzia bere koinatua.
  5. Justo Pérez de Urbel, "Lo viejo y lo nuevo sobre el origen del Reino de Pamplona". Al-Andalus aldizkaria, 19. zbk. 26, 1954
  6. Claudio Sánchez-Albornoz, La auténtica batalla de Clavijo, 117
  7. P. Tailhan (1885), Anonyme de Cordoue, 196
  8. M. Gómez-Moreno (1917), Anales Castellanos, 11–2
  9. Lucien Barrau-Dihigo (1921), "Recherches sur l'histoire politique du Royaume Asturien," Revue Hispanique aldizkaria, 52:180, 2. oharra
  10. Reinhart Dozy, Recherches, I, 214
  11. A. Fernández Guerra (1883), Caída y ruina del imperio visigodo español, 27.
  12. bertan "Emenonem" ordez "Epulonem" esaten da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]