Ibn Khaldun
Ibn Khaldūn edo Ibn Khaldoun (arabierazko izen osoa: أبو زيد عبد الرحمن بن محمد بن خلدون الحضرمي, Abū Zayd ‘Abdu r-Raḥman bin Muḥammad bin Khaldūn Al-Hadrami; Tunisia, 1332ko maiatzaren 17a – Kairo, 1406ko martxoaren 19a) arabiar historialari eta filosofoa izan zen.
Al Andalusen eta Iparraldeko Afrikan bizi izan zen, eta lan politikoak egin zituen hainbat sultanentzat. Kairoko kadi malikita izan zen, eta Palestinan izan ondoren, Tamerlan buruzagi mongoliarrarekin egon zen Damaskon (1401). Arabiarren artean erlijiozkoa ez zen filosofia landu zuen lehen filosofoa izan zen. Kitab al-Ibar (Arabiarren historiari buruzko liburua) izeneko haren liburu nagusiko Muqaddimah izenburuko sarrera dela eta, gure egunotako historiaren, soziologiaren eta historiaren filosofiaren aitzindari nagusitzat jotzen da Ibn Khaldun.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.