Ljudevit Gaj

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ljudevit Gaj

Ljudevit Gaj (Krapina, 1809ko abuztuaren 8a - Zagreb, 1872ko apirilaren 20a) Kroaziako hizkuntzalari, politikari, kazetari eta idazlea izan zen. Iliriar Mugimendu abertzalearen partaide nagusienetako bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljudevit Gaj Krapinan jaio zen, garai hartan Austriar Inperioaren barnean zegoena. Aita alemaniarra zuen eta ama eslovakiarra. Alemanieraz idazten hasi zen baina berehala interes handia azaldu zuen kroazierarekiko. 1830rako argitaratua zuen Kroaziar-Eslavoniar ortografiaren oinarrien laburpena izeneko liburua. Kroaziarrek alfabeto latinoa erabiltzen zuten bainahainbat soinu zailak ziren alfabeto horrekin idazteko eta txekieraren antzeko ortografia ezarri zuen.

Bere lana herrialdean zabal zedin Habsburgotarren monarkia konbentzitu zuen kroazierazko egunkari bat argitaratzen utz zezan. 1835ean Novine Horvatske (Kroaziako berriak) egunkaria azaldu zen eta bere gehigarri literarioa zen Danicza horvatzka, slavonzka y dalmatinzka (Kroaziarren, eslavoniarren eta dalmaziarren eguneroko izarra). Iliriar Mugimendu abertzalearen eraginez izenak aldatu zitzaizkien, egunkaria Ilirske narodne novine (Iliriarren berriak) deituz eta aldizkari literarioa berriz Danica ilirska (Iliriarren goizeko izarra).

1872an hil zen Zagreben 62 urte zituela.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ljudevit Gaj Aldatu lotura Wikidatan