Louis Iriart Etxepare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau politikari baxenabartarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iriarte».
Louis Iriart Etxepare
Louis Iriart Etxepare
Iriart Etxepare, 1903an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Louis-Marie d'Iriart d'Etchepare[1]
Jaio 1859ko uztailaren 24a
Paue ( Bearno, Okzitania)
Hil 1945eko martxoaren 18a
Donapaleu ( Nafarroa Beherea]])

Louis Iriart Etxepare edo Louis d'Iriart d'Etchepare (Paue, 1859ko uztailaren 24a - Donapaleu, 1945eko martxoaren 18a) politikaria izan zen. Bearnon jaio bazen ere, familia euskaldunekoa zen eta Amikuzeko hiriburuan hil zen. Hala ere, jaio zen hirian auzapeza izan zen eta Frantziako Biltzar Nazionaleko kide izatera heldu zen.

Biografia

Pauen euskaldun jatorriko familia batean jaioa, hiriko lizeoan ikasi zuen. Gero Bordelen Zuzenbide ikasketak burutu zituen; Paueko abokatuen elkargoan sartu zen.

1888an Herriko Etxerako hauteskundeetan errepublikarren zerrendaren burutza hartu zuen eta 1892an auzapez-orde bihurtu zen. Orduan "nazionalismo" eta "kolektibismo" deitzen zirenen etsai amorratua zen. 1900eko abenduaren 16an bilakatu zen diputatu estrainekoz, Louis Barthouren eskutik. Biltzarrerako urte luzeetan arrakasta izan bazuen ere, 1906an Senatura sartzeko saiakeran porrot egin zuen.

Kirolzalea, zaldi, txirrindula zein auto laskerketak gustuko zituen eta zazpi urtez Frantziako Union vélocipédique elkartearen presidentea izan zen.

Ohorezko Legioko "Zaldun" izendatu zuten.

Kargu politikoak

Landu zituen gaiak

  • Pentsio sistemari buruzko kezka handia zuen.
  • 1905ean Estatua eta Elizaren arteko banaketa legearen alde bozkatu zuen.
  • Jaiotze-tasaren jaitsieraz ere bere interesa erakutsi zuen.
  • Bere zaletasuna zenez, zaldi lasterketen gaineko araudiak ere landu zituen.

Erreferentziak

  1. Ofizialki hala idatzita, frantsestutako grafian.

Ikus, gainera

Kanpo loturak