Maialen Axpe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maialen Axpe

Bizitza
JaiotzaArrasate1993ko maiatzaren 4a (30 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak pertika jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Instagram: maialenaxpe IAAF: 14376598 Edit the value on Wikidata

Maialen Axpe Etxabe (Arrasate, 1993ko maiatzaren 4a - ) gipuzkoar atleta da, pertika jauzian espezializatua.[1] Club Atlético San Sebastián taldeko kidea da.

Espainiako txapelketa ugari irabazi ditu eta nazioarteko txapelketatan ere aritu izan da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasateko taldean egin zuen debuta 2008an eta ondoren Donostiako taldean sartu zen. Nazioarteko lehen txapelketa 2012an izan zuen Bartzelonan, Munduko gazte mailako txapelketa. 24. postuan gelditu zen. Hurrengo urtetan 23 urtez azpiko Europako txapelketatan izan zen, Tamperen, Aubagnen eta Tallinnen.

2018an nazioarteko hiru txapelketa jokatu zituen. Europako Txapelketan pertika jauziko finaletik kanpo gelditu zen[2] baina Iberoamerikako Txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen Trujillon[3].

2019an egin zuen bere marka pertsonala, 4,50 metro Antequeran, pista estalian.[4] Urte berean Stockholmen Diamantezko Ligan parte hartzekoa zen baina Iberia hegazkin konpainiak ez zion pertikak fakturatzen utzi eta ezin izan zuen lehiaketa jokatu[5].

2023an Espainiako txapelduna izan da aire librean[6] eta pista estalian[7].

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Lekua Postua Marka
2012 Munduko txapelketa (Gazte mailan) Bartzelona ( Katalunia) 24.a 3'85 m
2013 Europako txapelketa (23 azpitik) Tampere ( Finlandia) 24.a 3'70 m
2014 Europako txapelketa (23 azpitik) Aubagne ( Frantzia) - -
2015 Europako txapelketa (23 azpitik) Tallinn ( Estonia) 17.a 4'00 m
2018 Mediterraneoko Jokoak Tarragona ( Katalunia) 10.a 4'00 m
Europako Txapelketa Berlin ( Alemania) 19.a 4'35 m
Iberoamerikar txapelketa Trujillo ( Peru) 2. lekua, zilarrezko domina 4'20 m
2019 Europako txapelketa (Indoor) Glasgow ( Eskozia) 17.a 4'25 m
2023 Europako Jokoak Chorzów ( Polonia) 12.a 4'25 m

Espainiako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako txapelketa aire librean
    • Txapeldun (3): 2021, 2022, 2023
    • Bigarren (2): 2017, 2018
  • Espainiako txapelketa pista estalian:
    • Txapeldun (2): 2019, 2023
    • Bigarren (0)
    • Hirugarren (2): 2017, 2020

Marka pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pista estalian: 4,50 m (Antequera, 2019ko otsailaren 16an)
  • Aire librean: 4,45 m (Getafe, 2018ko uztailaren 22an)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Real Federación Española de Atletismo. Maialen Axpe Etxabe. .
  2. «Sergio Fernandez 400 metroko hesiduneko finalean izango da» Berria 2018-08-08.
  3. (Gaztelaniaz) López, Karel. (2018-08-26). «Maialen Axpe, plata en el Campeonato Iberoamericano de Perú» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  4. «Maialen AXPE | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  5. «Maialen Axpe ezingo da Stockholmen lehiatu, Iberiak ez duelako pertikak fakturatzea onartu - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  6. «Urrezko eta zilarrezko dominak Axpe eta Ruiz de Azuarentzat - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  7. «Maialen Axpe Espainiako txapeldun; Malen Ruiz de Azua, azpitxapeldun - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]