Mikheil Saakaxvili

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikheil Saakaxvili Tbilisin 2008an

Mikheil Saakaxvili (georgieraz: მიხეილ სააკაშვილი; Tbilisi, 1967ko abenduaren 21a - ) Georgiako politikaria da, bertako Batasun Nazionaleko Mugimenduaren Alderdiaren buruzagia eta 2004tik 2012ra Georgiako lehendakari izan zen.

1995an hasi zen politika nazionalean lanean eta 2004ko urtarrilak 25 bilakatu zen herrialdeko lehendakari, 2003an "Larrosen Iraultza" gertatu ondoren Eduard Shevardnadzek kargua utzi zuelako. Saakaxvilirekin batera bere aliatuak ziren Nino Burjanadze eta Zurab Zhvaniak gidatu zuten iraultza hori. 2008ko urtarrilaren 5ean berriro hautatu zuten presidente. NATOren eta Europaren aldeko politikaria da. 2010ean %67ko aprobazio tasa zuen, nahiz eta hainbat kritika izan ziten iruzurrak direla eta.

2012ko urriaren 2an Saakaxvilik hauteskundetan galdu zuela onartu zuen, Bidzina Ivanishviliren aurka aurreko egunean egindako hauteskundetan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikheil Saakaxvili Aldatu lotura Wikidatan