Mosela (ibaia)
Wikipedia(e)tik
(«Mosela ibaia» orritik birbideratua)
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Frantzia, Alemania, Luxenburgo, Belgika | |||||
| Luzera | 700 km | |||||
| Arroa | 28.286 km² | |||||
| Emaria | 290 m³/s | |||||
| Iturburua | Vosges mendiak | |||||
| Ibai ahoa | Rhin | |||||
Mosela[1] (frantsesez Moselle, alemanez Mosel, luxenburgeraz Musel, nederlanderaz Moezel) Frantzia, Luxenburgo eta Alemania zeharkatzen dituen ibaia da. Belgikako zati txiki bat ere Moselaren arroan dago.
Vosgesetik hegoaldera sortzen da, Frantzian, eta iparralderantz, Nancy eta Metzeko meagintzagunea zeharkatzen ditu. Ondoren Luxenburgoren eta Alemaniaren arteko muga egiten du. Meandro ugari eratzen ditu 514 km-tan. Ibaiadar nagusiak Saar eta Meurthe ibaiak dira, eskuinaldetik sartzen direnak biak. Rhin ibaiaren ezkerraldean isurtzen du ura, Koblenz hirian.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-11