Luxenburgera
| Luxenburgera Lëtzebuergesch |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | ||
| Hiztunak: | 390.000[1] | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Germaniarra Mendebaldeko germaniarra Aleman garaia Mendebaldeko zentrala Luxenburgera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | ||
| Erakunde araugilea: | Conseil Permanent de la Langue Luxembourgeoise (CPLL) | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | lb | |
| ISO 639-2: | ltz | |
| ISO 639-3: | ltz | |
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Luxenburgera[2] (jatorrizko hizkuntzan: Lëtzebuergesch, frantsesez: Luxembourgeois, alemanez: Luxemburgisch, valonieraz: Lussimbordjwès) Luxenburgon hitz egiten den mendebaldeko germaniar hizkuntza bat da. Luxenburgon ofizialak diren hiru hizkuntzetako bat da 1984az geroztik, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Aditu batzuen iritziz hizkuntza beregaina baino alemanaren aldaera den bitartean, beste batzuentzat luxenburgera hizkuntza beregaina da. Gainera, 1984tik berezko idaztaraua du[3].
Luxenburgera ingurumariko beste hainbat tokitan ere hitz egiten da, hala nola Belgikan (Arlon inguruko Luxenburgo probintzian), Frantzian (Lorrenako zati batean) eta Alemanian (Bitburg eta Trier inguruan). Alemanian eta Lorrenan alemanaren tokiko dialektotzat hartzen dute. Bigarren Mundu Gerraz geroztik utzi egin zitzaion herrialde horietan luxenburgera irakasteari, eta hori dela eta ia adineko jendearen artera soilik mugatu da egun hizkuntza honen erabilera Luxenburgotik at.
300.000 bat hiztun badira munduaren luze zabalean.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Luxenburgera Ethnologuen
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-14
- ↑ Munduko hizkuntzen amarauna
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Luxenburgera Ethnologuen
- (Euskaraz) Luxenburgera Munduko hizkuntzen amaraunan
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
|
|||||||||||