Myanmarko historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Myanmarko historia luzea eta konplexua da. Arraza eta herri franko bizi dira eskualde horretan, agian mon edo pyu lehenegoak izanik. IX. mendean, bamar herria Txina-Tibet zonaldetik Ayeyarwady haranara migratu ziren, eta gaur egun gobernua duen gehiengoa osatzen dute. Baina barneko zailtasunak ez ezik, aldameneko herrialdeekin (Txina, India, Bangladesh, Vietnam, Laos eta Thailandia) harremanak korapilatsuak izan dira historian zehar.

Erresumak eta britainiar kolonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swedagon pagoda, Rangun

K. a. III. mendetik K. o. XV. mendearen amaiera arte herri desberdinak, pegutarrak, avatarrak edo montarrak besteak beste, joan eta etorri ziren, egungo Myanmarren lurraldean erresumak eraikiz eta eraitsiz, batzuetan aski baturik zeuden, Pagengo erresumaren kasuan esaterako. Toungoo etxera arte (1531-1752) herrialdea batuko zuen prozesua ez zen hasi.

Britainiar Inperio Kolonialak lurralde osoa bere mendean eduki zuen, eta, 1886an, protektoratu koloniala ezarri zuen. Bigarren Mundu Gerran Japoniak okupatu zuen, baina Erresuma Batuak 1945ean berreskuratu ahal izan zuen. Azkenean, 1948an, independentzia eskuratu zuen Myanmarrek.

Agintaldi komunista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

U Nu buru zuen matxinada komunista 1949an piztu zen. 1962tik aurrera Ne Win jenerala buru zuen gobernu militarrak boterea hartu zuen, U Nu bazterretatutakoan. Herrialdea Errepublika Sozialistatzat jotzen zuen konstituzio berria onartu ondoren (1974ko urtarrilean), Ne Winek presidente titulua hartu zuen. 1978an berriro hautatuta, 1981eko ekainean dimisioa aurkeztu zuen eta San Yun jeneralak bere lekua okupatu zuen, baina alderdi bakar boteretsuko buru izaten jarraitu zuen. Azkenean, demokrazia aldarrikatzen zuen matxinadak (1988ko abuztutik irailera) gobernu komunista eroriarazi zuen. Hala ere, bere ordez Saw Maung jenerala buru zuen gobernu militarra osatu zen.

Estatu militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernu militarra horrek, 1989an, estatuaren izena aldatu zuen Myanmarreko Batasunarengatik. Oposizioak, bai barnekoak bai kanpokoak, aldaketa hori kritikatu zuen, ez izenarekin desadostasunean egoteagatik, baizik eta horrelakorik burutzeko gobernu militarrak zuen zilegitasuna zalantzan jartzen zutelako.

Lehen aldiz ia 30 urtetan, 1990ean hauteskunde askeak egin ziren. Nolanahi ere, Aung San Suu Kyi buru zuen NLDren garaipen garbia militarrek eraitsita geratu zen, boterea uzteari muzin eginez. Aung San Suu Kyik, Aung San armadaren sortzaile eta independentziaren liderraren alabak 1991n Bakearen Nobel Saria jaso zuen, askatasuna, demokrazia eta bakea defendatzearren.

Egun, nahiz eta Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak berak demokratizazio prozesua abian jar dadin aldarrikatu, Myanmarko gobernu militarrak diktadurari eta errepresioari eusten die. Gutxiengo etnikoek, batez ere, pairatzen dute errepresio hori. Aung San Suu Kyi oposizioko buruak etxean atxiloturik dirau 1996tik. 2007ko udan, hainbat produktuen garestitzeak akuilaturik herrialdeko egoera salatzeko eta demokrazia aldarrikatzeko protestak zabaldu ziren Myanmarren, monje budistak buru zituztela. Edonola ere, errepresioak itzali zuen matxinada saioa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Myanmarko historia Aldatu lotura Wikidatan