Amnesty International

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amnesty International
Idazkaritza Londres (Erresuma Batua)
Kideak 52 estatu
Arduraduna Irene Khan
Sorrera 1961ko uztaila
Amnesty International Sections 2005.svg
Erakundearen webgunea

Amnistia Internazionala[1] (ingelesez: Amnesty International) edo AI nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea da, Londresen (Ingalaterra) 1961ean sortutakoa. Bere helburua da "giza eskubideen zapalketa saihesteko eta desagerrarazteko ekintzak egitea, gai horren inguruko ikerketa ahalbidetzea eta eskubideak urratuta dituztenentzat justizia eskatzea".

1977an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, torturaren aurkako kanpainagatik. Nazioartean giza eskubideen alde lanean ari diren taldeen artean ezagunenetakoa da eta borroka horren oinarriak ezartzeko orduan aitzindaria. Heriotza zigorraren kontra ere egiten du lan.

Urtero txostena argitaratzen dan AIren izenean munduan zehar giza eskubideen kontuak nola dauden laburbiltzeko. Amnesty Internationaleko urteroko txosten horretaz gain, beste txosten batzuk ere egiten dituzte.

Munduko hainbat estatutan lanean ari diren AIko taldeek beste estatuetako kasuez arduratzen dira eta ez haiek kokatuta dauden estatuetako kasuez. Horrela kanpotik bakarrik lor daitekeen ikuspegia lortu nahi da eta bazkideen arteko gatazkak saihestu nahi dira.

Giza Eskubideen alde erabiltzen dituzten estrategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala dokumentua oinarritzat hartuta Estatuei Aldarrikapen horretan dauden Giza Eskubideak urratzen dituzten legeak aldatzeko eskatzen zaie.
  • Giza eskubideen kontrako urraketa baten berri ezagutzen denean, Estatuei kontua konpontzeko eskatzen zaie.
  • Munduan zehar dauden AIko taldeek preso jakin bat edo batzuk babesteko ardura berezia hartzen dute bere baitan. Presoarekin eta bere ingurukoekin harremanak lotzen saiatzen dira, zenbait laguntza bideratuz.
  • Batzuetan presoak giltzapeturik dauzkan Estatuarengana zuzenean jotzen da, telegrama, gutunak-eta bidaliz.
  • Batzuetan Estatuei legeak aldatzeko eskatzen zaie. Heriotza zigorra Zigor Kodeetatik ezabatzeko eskatzen da, esate baterako. Legeak interpretatzeko erak aldatzeko ere eskatzen zaie.
  • Estatu statusa ez daukaten zenbait erakunderi ere, talde armatuak-eta, Giza Eskubideen urraketak saihesteko eskatzen zaie.
  • Giza Eskubide kontuetan, bidegabekeriak publikoki salatzen, publizitatea emanez, Estatuei presioa egiten zaie.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Arabieraz) AIren webgunea
  • (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Arabieraz) Txostenak


Politika Artikulu hau Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amnesty International Aldatu lotura Wikidatan