Aung San Suu Kyi
Wikipedia(e)tik
Aung San Suu Kyi (Rangun, 1945eko ekainaren 19a) Myanmareko Demokraziaren Aldeko Liga Nazionaleko burua da, baita mundu mailan kontzientzia preso eta erresistentzia zibil baketsuaren sinboloa ere. Besteak beste Rafto eta Sakharov sariak (biak 1990ean) eta Bakearen Nobel Saria (1991n) irabazi zituen Myanmareko diktadura militarraren kontrako bere borroka baketsuagatik.
1990ean egindako hauteskundeen arabera, bere herrialdeko lehen ministro hautatu zuten, baina kargua hartu aurretik agintari militarrek atxilotu egin zuten. Militarren arabera, Aung San Suu Kyi "neokolonialisten ordezkaria" edo laguntzailea da eta Washingtonen interesen menpe egotea leporatzen diote.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
